Estanis Mañarikua Belakortu
Mañaria (Bizkaia) (1913-2012)
Biografia
1913. urtean jaio zen Labarrondoerdikoa baserrian. Ama bertakoa zuen eta aita Durangoko Intxaurrondokoa. Bost neba-arrebatatik mutil bakarra izan zen. Herriko eskolan eta Durangoko maristen ikastetxean ibili ostean, Madrilera joan zen herri-lanetako laguntzaile ikasketak egitera; hori dela-eta, gerora eraikuntzan aritu izan zen lanean. Gerra aurretik batzokiko idazkari lanetan ibilitakoa eta gerran gudari joandakoa. Itxasalde batailoiko tenientea eta kapitaina izan zen Laredon atxilotu zuten arte. Duesoko kartzelan eta Puerto de Santa Mariako langile-batailoian egon zen hiru urte eta erdiz. Bilboko Ganboa y Domingo enpresan 10 urtez behar egin eta gero bere kontura hasi zen lanean. Hainbat eraikin egin ditu Euskal Herrian zein kanpoan. Elkarrizketa egin aurreko 45 urteetan, Kanaria Handia uhartean bizi izan zen, bertan eraiki eta zuzendu baitzituen hainbat hotel eta baita bertako lehenengo talasoterapia ere, Gloria Palace hotel-katekoak hain zuzen ere. Hala ere, urtero etorri izan zen bere jaioterrira. Emaztea ondarrutarra du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAN-032 | 2008 | Mañariko grabazio zaharrak | Maria Luisa Gonzalez - Igone Ikobaltzeta | ||
MAN-033 | 2011 | Mañariko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAN-034 | 2011 | Mañariko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute