Adrian Amantegi Arteaga
Mañaria (Bizkaia) (1928-2018)
Biografia
Aldebaraieta auzoko Baseta baserrian sortu zen, baina urtebete zuela kalera joan ziren bizitzera. Aita bertakoa zuen eta ama umetan Arratiatik herrira heldutakoa. Beraien etxean taberna-denda izan zuten, herriko batzokia ere izan zena. Gerra heldu arte, herriko eskolan ibili zen. Gurasoak gerra hasieran Bilbora joan ziren eta aita kartzelan izan zuten. Neba-arrebak Belgikara joan ziren eta bi urtez egon ziren erbestean. Herrira bueltatzerakoan, etxea, taberna-denda, harrobia, harrobiko 3 kamioiak… errekisatuta izan zituzten. Gerraostean, Durangoko maristen ikastetxera joan zen, baina aita gazterik hil zitzaionez, 14 urterekin aitaren harrobian hasi zen lanean. Gerora, berak eraman du aitak 1927an martxan jarritako Amantegi harrobia eta familiako gainerako harrobien gidaritza eta ardura.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAN-015 | 2011 | Mañariko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAN-016 | 2011 | Mañariko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAN-037 | 2011 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute