Mallabia (Bizkaia)

Buzkantzak nola egiten zituzten

Buzkantzak nola egiten zituzten <p>Ardiak baserrian. Haria egiten zuten gurasoek artilearekin. Haragia ere jaten zuten. Jatekoa. Buzkantzak nola egiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-028-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak baserrian. Haria egiten zuten gurasoek artilearekin. Haragia ere jaten zuten. Jatekoa. Buzkantzak nola egiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu harixa eitten zebela aittak eta amak...
- Bai.
- Orduan, ardixak-eta eukitzen zenduezen, ez?
- Asko, asko, ardixek!
- Jateko be bai, ezta, ama?
- Bai.
- A, bai?
- Jan eitten genduzen ardixek neguen. Batzuk ardixek... batzuk gabonetarako-ta ahari kapauek [esaten jaken]. Txikitten kapaute ipini ta harek gizen-gizenak egoten zien. Ta txarrixe iguel txikitxue, baiña harek aharixek ipintten zittuen. Ta amak udan atze... besuek eta hankak gorde eitten zittuen gatza emonda negureko eta udan beste maskaltxuoi udan. Ta txarrixe dauenien harek aprobetxau; harek iztarrak eta besuek, gatza emon ta gorde.
- Ardi-okeliaz, ardi-okleiaz, ezta, jaten [zenduen]?
- Ordi-okelie guk jaten genduen asko. Ta sarritten, gaiñera, lapikuen be bai gabien-ta. Baiña gaberako-ta porruk-eta baiño be eitten eban gure amak: beratzen ipini okelie, zatitxo bat, ta gero siketu ondo, ein zatitxuek, ta prasie etara kanpora beheko suen ipini parrillie, ipini han gañien, ta gorri-gorri-gorri eitten zien. Ta harexek; artuaz zatitxo bat ta gero esnie eran ta ala!, ohera.
- Ohitturarik bazekazuen ardixakin, ez dakit, buzkantzak-edo ze izaten dira...?
- Bai, hori da ardixaz... tripa baten sartzen die danak.
- Eta hori eitten zenduen?
- Bai.
- Eta...
- Hori, ba, ixeten da egun bireko bakarrik.
- Matanzie diño. Ardixana txikixa da, txarrixa modokua ez da. Txarrixana haundixao bai, baiña zelan esaten jako txarrixari? "Buzkentza", ezta?
- "Buzkentza". Txarrixanai ez, ardixana.
- Ardixana.
- Eta zelan eitten zan hori edo...?
- Hori eitten zan, ba, kipulie ta berakatza ipini... Ez, kipulie ta porruek. Zehetu kazuela haundi batera, bota harek ganauek... edo harek eukezan grasa, ba, botaten jakon hara. Ta dana bigun-bigun ein, ta gero garbi-garbi eindde --harek askan garbitzen zien, ure dauen lekuen ondo garbittu-- ta gero amak eitten eban osoik sartu, hara tripa osora sartu. Tripakuk danak etara, garbi-garbi ein, ta hara sartu horrek danok. Ta gero, hau batzeko --hau, badakizu, hau haundixe da-- hau batzeko zoz bat ein --zotza, e!-- zuloko zuluetan-zuluetan, ta batu. E? Zotzaz hau batu. Ta gero lotu sokatxo bataz ta esei ta...
- Beira... Eta hori gustokua eukitzen zenduen...?
- Bai, hori gozua izeten zan!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia