Baserriko lanak; tresnak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-026-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Laietan egindakoak. Nola egiten zen. Goldea etorri aurretik, soro guztiak laiatu egiten ziren. Golda txikia eta handia.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 14a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: MAL-026/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea
Transkripzioa
- Pako: Lekue nehikue egoten zan baserrixen, e!
- Miren: Bai, [inddarra oin baneka batzen dou], ezta? Baiña ordun ba...
- P.: Ordun euezan danak, burdike ekartzen zan ta.
- M.: Eurek ostro ta guzti esegi eitten genduzen ta igartutakuen, ba, jota ipini ta garaua apartau ta gero, ba, zakure inddarra. Bakarrik ganbaran [...] lotzen zana izeten zan...
- P.: Artue ta patatie.
- M.: ... artue ta patatie. Bestela, garixe bere lekun, euren kaxetan, ta inddarra zakutan. ta ganbaran, ba, traste asko. "Trastero" esatie lez.
- Bai, basarrixan be beti, ez? Edo goldia ya erabiltzen ez dana edo... Orduan, zeuen… ez dakit, umetan-eta, zeuen akorduan, laixetan-eta eitten zan hemen inguruan?
- M.: Bai, geu be [indekuk] geu be.
- P.: Neu be… etxin laixetan asko indde na´ ni. Hona, honarte, beheko etxe zaharrin. Hortxe ein [naben] laixetan gehixen. Gurien bai laixetan itten gendun, baiña gitxi.; gero goldia. Goldiaz geu hasi giñanin, barriz, dana beheruz bota ta kitto.
- Eta laixetan zelan eitten zan?
- P.: Eskuaz hartute dzaust! sartu ta erain-erain ein ta “raust!” ta goiko hankiaz eutsi zerai —zelan izeten zan bera?—, beheko laixiaz eutsi ta goiko hankiaz laixie sartu. Edo beheko laixie sartu? Zelan? Lehelengo behekue sartu biher izeten zan. Joten zan, erain…
- M.: Eske horrek ikusi barik…
- P.: … eten. Eten zohixe, lurre. Ta gero okertzen zendun ta goiko eskuaz…
- M.: Barrurao sartzeko.
- P.: Bai. Goiko eskuaz zerai eutsi, laixiai eutsi ta bestiaz beheko laixia sakatu aurrera. Ta gero ha sartu ta buelta emon.
- M.: Lurrei.
- P.:Ta japa, koño! Ni neu gustoren…
- M.: Baiña holan lau edo illaran plantaute, e?
- P.: Bai, lau edo bost lagun, haxe da onena, bostekua onena.
- M.: Bai, zatixe eruten zendun.
- P.: Bai, baiña hirukuk eta bikuk eta [be hantxe].
- Klaro, jenterik ez dauenian, ez?
- P.: Bai. Andrie igul bakarrik […] laguntzat gizonak eta… Nik laixetan gustora zurekin ein naben baten.
- M.: Baiña bata bestiakin ibiltten giñen ordun be, [auzuk], ba, bata bestiakin.
- Eta hori, laixetan, ze eitten zan edozein parajetan ala…?
- P.: Bai, edonun eitten zan hori, bai.
- … ala mugarte asko zeren tokixan eta aldapatsua zanian edo…?
- P.: Aldapak [ziñin] lekun ta danin. Bai, ez… Honek… lauen be bai, zelaixen be bardin.
- M.: Ordun, hori, goldie etorri orduko danak; laue bazan, laue ta aldapa bazan, aldapa.
- P.: Hauxe goixau nik ez naben ezautu sekulo goldatute. Edo… laixatute. Hau beti goldatu eitten zan. Hemen auzuen euken goldia, dosko golda haundi bat. Ta euren jornala ipinitta euezan goldak be.: soluen eguneko hiru pezeta —hori gerrataurrin, e?— ta mendira o basua goldatu bihar bazan, eguneko durue goldik jornala eukitten eban.
- Eta esan dozu, klaro, goldia etorri aurretik dana laixau ein bihar zala…
- P.: Dana laixau, bai.
- Eta goldia gitxi gorabehera noiz etorri zan?
- P.: Lehelengo-lehelengo…
- Baiña gerra-aurretik,…?
- P.: Bai,…
- … bastante aurretik edo…?
- P.: Golda txikixek esaten jakenak, pala batekuek, gu jaixo baiño aurretik.
[...]
- P.: Etorritte euen hori pala bakarroi gu jaixo baiño aurretik etorritte euezan, txikixek, honako palatxuek. Ta gero hori doskue etorri zan, hori etorri zala, ba, gerrie baiño aurretik hori be, hori dosko golda haundixoi. Hori ehun urtez honantzekue hori be, larogei bat urte o holakue iguel izengo da, e?
- M.: Ez dakit, nik beti ezautu dot eta…
- P.: Ze beti? Zuenien goldia-ta ekarritte gerratostien.
- P.: Gurien bai, baiña nik aurretik iñona bai beste etxietan. [...]
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!