Mallabia (Bizkaia)

Erlijioaren inguruko ohitura zaharrak

Erlijioaren inguruko ohitura zaharrak <p>Baserri batean gaixo bat zegoenean, elizakoak eramaten ziren. Farolarekin eskuan, monagiloa abadearen aurretik. Bidean norbait suertatzen bazen, belauniko jarri behar zen. Ohitura zaharrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-024-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserri batean gaixo bat zegoenean, elizakoak eramaten ziren. Farolarekin eskuan, monagiloa abadearen aurretik. Bidean norbait suertatzen bazen, belauniko jarri behar zen. Ohitura zaharrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaixorik zeuanian basarriko... ez dakit, basarrittarren bat edo...
- A! Bai, elixakuak erut´a?
- ... elixakuak eruatera?
- Bai, junde na´ ni baten baiño gehixaotan abadiakin.
- Eta ze izaten zan? Zu juaten ziñan aurretik edo zelan...?
- Bai, farola eskun zala, ni aurretik, abadian aurretik. Farola ixotute, e! Kandeliakin.
- Ta gu eskolara juten giñenin, bidin...
- A! Ta ha bidien-edo suertaten bazan, belaunbiko parau biher izeten zan, gure jaune doielako.
- Txiliña edo eukitzen zenduen?
- Baitte, txiliñe joten juten zan ta, bidien be, ta ezaun izeten zan elixakuek oiezena. Lehen elixan be txiliña jotzen zan, bai; [...] be bai ta konsagraziñuen ta. Oin bape ez da joten ta... Harek joten zien bai lehen.
- Eta, orduan, elixakuak emotera juaten ziñanian abadiakin...
- Ordun bidin, lantzin-lantzin, "txin, klin". Ta handik gerotxua´ atzera ta, ba... Zer doien aitzen emotearren izeten zan.
- Eta gero zelan izaten zan? Basarrira heldu eta hiltzen zeuanan edo gaixorik zeuanan inguruan kandelak ixotzen zian edo zelan izaten zan?
- Kandelak ixotute egoten zien baserrikuek.
- A! Orduan ya ixotuta egoten zian zuek...
- Bai. Ta gero emon, ba, zeroi, ta itten otsezan beran biharrok eta... Zozer goix partie bazan, iños armozue emoten otsen abadiai ta...
- Monagilluai bapez?
- Bai, neuri be bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia