Mallabia (Bizkaia)

Luto kontuak

Luto kontuak <p>Luto kontuak. Elizari ordaindu egin behar izaten zitzaion. Arropak tindatu egiten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luto kontuak. Elizari ordaindu egin behar izaten zitzaion. Arropak tindatu egiten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta luto kontua esan dozu hori…
- Luto kontue…
- … asko gordetzen zala orduan, ez?
- Luto kontue, ba, lutue hartzen zan urte bat eta erdi. Baltz. Bueno, baltz iguel urtebete. Sei hillebetien, ba, “[…] de luto”, medio-lutoko gauzatxu horrek. Ta elixiai… elixiek kobrau itten eban, gauza danak modun. Elixiek ez dau —lehenaukuan be esan notsun— elixiak ez dau parkatzen. Gure amak esaten eban propietarixuk bazien urte bixen erun biher jakola elixa´ ba honenbeste anega garixe; ta errenteruek bazien urte eta erdi, gitxiakin. Baiñe lutue, urtebeteko lutue baltza ta urte ta erdi be baltza be bai beste batzuk jazten eben.
- Eta hori, gaiñera, izango zan gertukoren bat, familixako edo gizona edo aitta edo ama, baiña tia ta halakuekin be bai, ez?
- Halakukin be, ba, hiru bat hillebetien edo jazten zan. Geu be jantzi giñan, amaman lutue be geuk be hartu genduen.
- Gaiñera, ume-umetatik…
- Bai.
- … neskatxuak be…
- Bai, bai, neskatxuk be haintxe, zeozer. Bai, bai, neskatxuk be bai. Eta alargun gatzen zinak betiko. Gizona hiltzen bajakon andriai, andrie betiko baltz. Betiko, e?
- Lutua kentzia pentsau be ez…
- Ez.
- Burutik pasau be ez, gaiñera, ez?
- Barrido ezkontzen bazan, kenduko eban igul.
- Orduan halakorik egoten zan?
- Barrido ezkontzak?
- Bai.
- Bai, alargunek eta ezkondu izen ohi die.
- Gizonezkuak-eta bai, baiña andrazkuak be bai?
- Bai, andrazkuk be bai. Andrazkuk be iños ezkondu dia. Orduntxe luto […]. Gero, behin edade batea ezkeo, buruko pañeluek-eta baltzak buruko pañeluek-eta. Gurien, gure amumak euken buruko pañelo baltza. Gure amama be… igul gazteik —nik aittitta ez neban ezautu— gazteik alargunduko zan.
- Eta buruko pañelo baltza ze izaten zan lutuagaittik edo gero esaten dozu edade batetik aurrera, baiña, ya baltza erabiltzen zala…
- Alargune bazan, baltza. Ta ostantzekuk, ba, holako dibujotxo… holan kuadrotxuek edo ez dakit nik zelakuek eruten zittuen. Bai, holakuek. Baiña lutue, lutue, e? Oin, klaro, ni pentsau be itten egoten naz, e? “Zein hil jatzue?” ikusten zaittut nik oin zu baltz jantzitte ta “Zein hil jatzue?” ta […]. Baiña oin ez dao holakoik, oin ez dao lutoik.
- Bueno, ikusten dia, ez? Baiña bai, gitxi.
- Lutuakin?
- Lutua edo, diñot, ba, ez dakit, lehelengo egunetan, astietan, behintzat, ba, pixkat…
- A, bai, bai, lehelengo egunetan-ta bai, baltz jantzitte ta…
- Bai, ez? Errespetu moduko…
- Bai, ta ondo ikusten dot errespetu modun entierro baten ta… Entierruetan ixen garenien, nire anaie […], baltz jun ga´. Bal-baltz ez, baiñe… bueno, ahal danien, baltzen. Baiñe lehen tintau erropok eta enee… lutue hartzeko.
- Ze izaten zan hori tintatzia ez, erropak?
- Tintau, bai, tintau arropa asko.
- Ta nora bialtzen zan? Bertan, Mallabin, bazeuan holako dendaren bat edo tintorerixaren bat edo etxian bertan eitten zan hori?
- Batzuk etxin be tintatzen zittuen, etxin be. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia