Elizkizunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elizkizunak. Luto kontuak. Elizara, mantelinarekin eta otoitz-liburuarekin joaten ziren.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:03:25
- Erref: MAL-016/021
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Orduan, gaiñera, relijiñua ta entierruak eta luto kontuak eta horrek asko zaintzen zian, ez?
- Luto kontuek... bueno! Luto-kontuek. Neu na´ ibilitte nere gizonan aitte hil zanien belarrittakuek be baltzak. Holaxen, bolatxuek baltzak! Nere gizonan aitte hil zan ointxe dala berrogeta zortzi urte hil zan. Baltz jantzitta. Gero mantillak be egoten zien diferentiek: lutokuek eta luto baekuek. Lutoik ez zeuken mantillie zan [blona] edo holan enkaje edo holakue. Ta lutokue izeten zan, ba, tela zati bat, seda modoko bat, holako puntillarik eta ezer bakue, lutokue.
- Mantillia, bestela, noiz erabiltzen zan?
- Mantillie beti.
- Mezatara juateko beti?
- Bai, beti. Mantillie beti.
- Berdin zan andria ezkonduta, ezkondu barik...?
- Bai, bai, berdin zan, beti mantillia.
- Eta ume-umetatik? Edo zelan? Noiz hasten zan?
- Behin elixa´-ta juten hasi ezkero, behin gure jaunartziek eta einddekuen behintzet mantillie bai. Ta nik ointxe... Oin hasi die, ba, holako museotxuek ipintten herrixetan-ta, esate baterako, Zeraiñen ta. Ba, nik ez dakit nun ikusi doten, ta pentsatzen egon nitzen, han gauzen artien mantilla bat be: "Hoixe, ba, bai, horrek hortxe geratu biher juek /bijuek/ museorako". Ta nik gordeta dauket mantillie. Baiñe ordun mantillie ta horrek, apurtzen bazien, ba, erosi ein biher, erosi eitten zan barrixe.
- Mantilla barik mezatara juatia?
- Ez, iñor be ez zan juten. Ez. Ez zan juten iñor be. Mantillie ta liburutxue be bai. Klaro, oin oraziñuek-eta diferente die.
- Misala edo ze zan hori?
- Misala. Oin euskeraz eitten die oraziñuek. Bueno, hau, hau euskeraz eittiau hasiko zan oin dala hogeta hamar urte edo holakoxe bat. Euskeraz. Baiñe lehen ez erderaz, ez badabe eze latiñez eitten zien. Haxe, latiñez. Horrek...
- Entenditzen zenduen zeoze?
- Ez, ez, sekula ez. Ikesi be ez ta entendidu be ez ta ezebez.
- Entzun eta...
- Bai, akabo. Ikesten hasi be ez. Oin elixan, hemen Eibarren, mezian amaittueran "Salve Regina", latiñez kantatzen dabe, ezta? Edo "Arrateko ama" edo "Salve Regina". Ba, nik "Salve Regina" ez dakit. Ha errezatzen dabenien erresarixue. Nik salbie errezauko juat, baiñe "Reginaik" ez. Jente batzuk badakixe, baiña nik ez dakit hori.
- Eta andrazkuak mantillia eruaten zeben moduan, gizonezkuak beste zeoze eruaten zeben...?
- Ez.
- ... holan espeziala edo?
- Ez, gizonezkuek ezebez. Ez eben eruten.
- Hori bai, txapela beti kendu, ezta?
- Bai, bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!