Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolasak: tortolosak; presoka; aide-aideka; losa-losaka; etab. Garizuman: txilin-txilinka (korroan); txirikilarekin.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:03:37
- Erref: MAL-016/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Garizuma eta Errauts Eguna
Transkripzioa
- Eskolatik urten ta gero jolasian eitten zenduen bertan?
- Bai, elizpien. Elizpien be bai, ta eskola bueltan be bai, presoka, eskolan bueltan, harrapatzen ta... Bertan jolasien.
- Danok batera, ez? Neska ta mutil.
- Bai, neska ta mutil. Ta gero, beste jolas batzuk, ba, neskak bakarrik: tabak. Tortolosaka. Geu. Edo eukitten genduzan, egurtxo batzukin-edo muñekak eitten bagenduzan, geuk ein.
- Egurrekin?
- Zeozekin! Egurrekin edo nabo-buruakin edo zeozekin ein ta gure muñekatxuek. Etxien harrapatzen bazien tela zatitxo batzuk, harei erropie eitteko.
- Ze jolas gogoratzen dozuz? Tortolosak...
- Tortolosak. Gero losa-losaka. Eskola aurrien euezan zazpi losa edo. Losa-losaka. Horrek neskenak. Horrek gauza bixok neskenak bakarrik. Ta gero presoka, eskola bueltan.
- Hori danok batera.
- Bai. Gero elizpien, elizpien, ba, egoten zan kanto-kantoka. Kantoien. Aire-aireka be bai bankuen gaiñien; ta beste bankure pasau biher! Ta bixen bittartien bestiek harrapatzen bazaittu, ba, ala! Horrek.
- Jolasian preso zein geratzen zan erabakitzeko zelan eitten zenduen?
- Preso zein geratzen zan? Ba, azkenengo allegatzen zana. Haxe egon biher preso.
- Holako kanturen bat... Oin "Dona-dona" dan moduan edo halako zeoze?
- Presoka ez, ez gendun eukitten. Presoka, kanto-kantoka, tortoloska... Epoka [batzuk] egoten zien, ba, tortoloska eitteko.
- Hori da, ez? Jolas bakoitzak... Urtian zihar sasoi batzuk zeren...
- Bai. Ta beste batzutan, ba, losa-losaka. Harritxo bat hartu aurrien, ta han [...], ta erreixaik zapaldu barik ibilttie. Erreixie zapaltzen zanien, galdu eitten zan; bueno, barriro hasi biher. Hoixe.
- Garizuma sasoian?
- Eskolan ez jakon igerten.
- Txirikilliakin edo eitten zenduen?
- Horrek erromerixara hasittakun, nausitxuao einddekuen txirikillan.
- Ume-umetan ez zan txirikilliakin jolasten?
- Ume-umetan ez, baiña nausitxuao [einddekuen] txirikillan. Ordun dantzaik ez zan egoten Trabakun hor, ta orduen txirikillan, han kamiñuen pasiuen edo holan. Txilin-txilinke be bai. Holan. Korrue formau ta txilin-txilinke: "Txilin, txilin, San Agustin". Edo holan.
- Zelan da hori?
- Korru bat ein, ezta? Neska ta mutil. Ta erdixen egoten zan bat.
"Txilin, txilin, San Agustin,
cuartillo medio de vino,
para contentar este rebaño..."
- Bueno. Gero, behintzet, batek esaten eban, sokan euen batek esaten eban: "Ba, ni harrapau [naittela] batenbatek" --erdixen daunak--. Ta ariñeketan, harrapatzen.
- Eta hori garizuman izaten zan?
- Bai, hori garizuman.
- Holan, saltoka-edo eitten zenduen edo bueltan edo...?
- Korruen. Korruen. "Txilin, txilin, San Agustin...". Enee! Ahaztu... Hori txilin- txiliñori famosue izeten zan garizuman. Hori beti. Neska ta mutil, ta obatu alkarri ta txilin-txilin, korruen ein ta...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!