Mallabia (Bizkaia)

Argindarra baserrian

Argindarra baserrian Argindarrik ez Amezti baserrian. Karburoa; petrolioa; kandelak; argizaiolak... Pedro gaztea zenean jarri zen etxean lehenengo bonbilla. Zentrala auzoko baserritar batzuen artean egin zen. Aranbaltzgo erreka. Muniozguren baserri inguruan beste zentral bat egin zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-012-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Argindarrik ez Amezti baserrian. Karburoa; petrolioa; kandelak; argizaiolak... Pedro gaztea zenean jarri zen etxean lehenengo bonbilla. Zentrala auzoko baserritar batzuen artean egin zen. Aranbaltzgo erreka. Muniozguren baserri inguruan beste zentral bat egin zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta umetan Amezti basarridxan zerenian, orduan bazekazuen argirik?
- Maria: Ez.
-Argindarrik. Ondiokan ez, ez?
- Maria: Ez. Argi barik, hori karburue edo petroliue. Karburue izen zan argindarra izeten zan.
- Pedro: Bakizu ez, zelakue dan karburu?
- Maria: hHn han jak.
- Pedro: Han ate burun da.
- Maria: Ez dozu ikusi…?
- Pedro: Ikusten zu ha katxarru han atian?
- Zutunik, ez?
- Pedro: Bai, haixe da karburu.
-Maria: Haren harrixe saltzen eoten zan eta ekarri eitten zan. Ta han potuen barrure botate zan haixe harridxek eta, goixen eukitte ban ure. Katxarruek e, haraxe katxarrure bota biher, ta argi ederra eitte eban e, ederra argidxe. Hori eukitten zittunak be bere zertzuk, baiña…
- Ze eukitten zeban, ze pega edo ze eukitten zeban?
- Maria: ba ondo abilinen argi ederra eukitten zeban.
- Ta esan dozu barruen argidxa-edo sartzen dala?
- Maria: Kandelak, kandelak
- Eta nun erosten zenuezan horrek?
- Horrek’ horrek dendan, edozein dendatan egoten zin kandelak. Pon, petroliu-eta ez. Petroliu-eta egoten zin ez dakitz nik ze esango dotsut eogten zin bera eukitzeko, bera eukitten eben etxiek-edo egoten zirin drogeridxetan-edo, eta petroliu-ta handik erosten zan. Hau karburu be bai, harexek izeten zin horrek.
- Orduan karburua, petroliua eta argidxa?
- Maria: Kandeli.
- Pedro: Kandeli, argizaridxe. Argizaridxe asko. Ez dakizu argizaridxe?
- Bai, honek luziok…
- Maria: Biribilduta egoten di. Gaur ez dakitz asko dauen hori.
- Ez gutxi ikusten da.
- Maria: Egon eingo da.
- Eta argidxa noiz gogoratzen dozu zuk lehenego bonbillia? Ya gaztetxua ziñanian edo…
- Pedro: Neu gazti nintzala argidxa ipini zan berton. Orain zentrala hor errekan, izengo dira oin dala berrogeta hamabost bat urte igul. Geuri e propio geuri bost-sei etxeko-edo daneta hamen ipini zan, ta haretxeaz. Baiña urez egon bihar dabe /bidabe/ ezta, udan gitxitxua, ta barriz gabaz argidxe ta horretan.
- Eta nun esan dozu zeuala zentrala?
- Pedro: Hementxe berton, hortxe tontor ostien. Horra asko kostau zan presie, zulu itzala ein eben gure aittek-eta, ta ura ekarri ein biher hara, igul kilometro bat baiño gehixauen. Ta gero handik goittik behera aldapa bidie ipintten jako aldapie, hemendik hara goiko etxietaraiño eta presiñue bihar dau bidau/ ba turbiñiek-eta. Eta handik gero, bueno ta joe, ha geuze itzela zan! Bonbillak orduntxe.
- Bonbilla bajue izango zan ez ondiokan?
- Pedro: Bueno, oin oin bestekue ez, baiña argi itzela eitten eban, baiña pasetan zan, oin beste ez euezan gauzak graduaute, ta zuk amatauten bazendun, ta harek be amatau bestie, ba bonbillak erre ta holakuk eitten zittuen.
- Orduen esaten dozu zeure aittak eta eindakua zala?
- Pedro: Bai geure aittek.
- Auzoko gizonak-eta?
- Pedro: Bai. Auzo auzo danak. Batzuk ez zirin sartu. Kasureko hori bizitza biko etxi zan hori, bata sartu zan bestie ez, beste bat be sartu bestie ez. Bakizu gora-beherie dana nahasta, aittu ezin dana, dirue zana. Pillo bat kosta zan hori ordun. Gero ze ein zeban? Oiñestuk erre. Danak kostetan die asko.
- Eta tokidxan izena, zein? Hor esan dozu mendi-tontorrian atzekaldian izenik izenik bazekan toki horrek?
- Izena? Arranbaltz, Arranbaltzko errekie izaten zan, hantxe euan.
- Maria: Zuluen ein biher.
- Pedro: Bai ba, zuluen ein biher dozu /biozu/ goittik behera emoteko. Horiaitzik zan ure ekarteko.
- Bai, presiñua emon bihar jako, ez?
- Pedro: Goittik behera emotie, ta ba han eitten zeban argidxori.
- Eta ze auzotako, zeuek…
- Pedro: Geuk, hortxe goiko etxiok, ta beste bat da handik aldetik eta geuk hementxe.
- Biña bertokuak, ez?
- Pedro: Bertokuk, berto bertokuk. Gero hau Iberdrola sartu zala, ba oin zemat urte? hogeta hamar bat urte izengo die.
- Eta orduan argidxa zeuek presa hori edo…
- Pedro: Dan-dana zan propio geurie ha.
- Eta beste auzuetan be halakorik ein zan-edo?
- Pedro: Bai. A beste auzuetan?
- Bai.
- Pedro: Gero beste bat euen Muniozguren, bestela holako argi bat. Muniozguren bakizu zein da? Ho haruntza dauen etxie? Ba han geunken, beste barridxue ha Longa gero harek. Ba guk baiño eurretik ba danak izengo ziren horrek […]. Hak gero errotak be ipini zittun hareaz argidxegaz ta horretan segidu zan bizimodue. Baiña ha asko zan. Ha petroleu ta ikusitte. Petroleue bakizu ze? holako keie-ta.
- A bai, e?
- Pedro: Bueno, karburu asko gehixa zan, baiña oso-so txarto. Kortara jun bihar dozu /bizu/ ta ze, argirik bez. Hara jun bihar dozu /bizu/ ta argirik ez. Beti argidxe mutikon bat-edo argidxe eitten, aitte edo ama-edo kortara jun bihar baeban /bibaban/ edo bestie ein bihar-edo. Ba hortxe, holantxik kostunbrau zan, ba halantxerik zalako.

Egilea(k): Ander Astoreka

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia