Baserritarrak feriara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-011-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gizonezkoen arropak: tunika; txapela. Feria garrantzitsuenak: Markina-Xemein, Abadiño, Elgoibar. Feriara joateko dotore janzten ziren. Elkartasun handia baserritarren artean. Bizimodu aldaketa.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: MAL-011/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Eta gizonezkuak zelan juaten zian jantzitta? Blusa...
- Tunikiakin.
- Tunikiakin?
- Motza be bai, luzie be bai ta txaketak be bai ta jantzitte ondo juten zien. Bujanda edarrak beti, e!
- Bufandia?
- Bai, bai, bai. Bujandie bai.
- Ia, kontuz...
- Ene! Nik [kendu dot...].
- Ez, ez, lasai. Eta txapela beti, ez?
- Beti.
- Txapela buruan...
- Bai.
- Gizonezkuak ze izaten zian, gero, ferixara-ta juatekuak, ez?
- Bai. Ferixara jun ta afaldu ta...
- Hemen inguruan ze ferixa zian?
- Markiñen, Abadiñon... Abadiñon, Markiñen, Elgoibarren. Horrek izeten zien hemen jentie juten zana. Gero, Bilbon be bai, baiñe Bilbora gure aitte ta gitxi, behintzet. Abadiñora, Markiñera edo Elgoibarrea.
- Eta ferixara juateko dotore jazten zian?
- Dotore edo, ba, beti praka diferentiek eta tunikatxue ta bujanda edarra be beti, e! Ta, ba, abarkak galtza zurixekin. Bai, bai, abarkak.
- Eta ferixara juateko, zaldixan ala...?
- Hankakin! Zaldixen...?!
- Zeuen kasuan, zaldixa esan dozunez...
- Baiñe mendixen [ibiltzen zien] zaldixek.
- Oseake, oiñaz.
- "Takarra-takarra", kontuek [kontatzen] [Diñotsut, ba]. Oin ezautu be ez dabe eitten honek alkar. Nun bizi garien be ez dakiu. Baiñe lehen junto juten zien. Iguel, ba, hemendik hiru gizon edo lau edo ta "Jungo gaittuk?" ta "Ze ordutan?", "Hamar ta erdietan honaxe", ta danak kontu kontatzen jun gero. Pozik!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!