Mallabia (Bizkaia)

Lihoaren inguruko lanak

Lihoaren inguruko lanak Lihoa (linua). Pedrok lihoaren lanak azaltzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-010-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lihoa (linua). Pedrok lihoaren lanak azaltzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hartu... geure [beheko-lauen] ta eitten ebela esaten eben.
- Bai, ba...
- Hor, gure solun, liñue. Ta gero ha, ez dakit, ba. Hemen ha tratetako modurik ez, ta norabaittera erun eitten ebela pentsetan dot gero azkenaldera.
- Azkenin, azkenin...
- Baiña lehenenguen liñu-pozuk. Pozun eukitten eben ekarritte nik dakit zer eitten. Liñu-pozuk esaten eutsen pozu batzuk. Gero handik ha har`az txarrantxakin ta...
- Baitte. Ganbaran ointxe be haintxe egongo da, honakoxe... untzakin, e! Txarrantxetako. Gero...
- Baitte harixe eitteko [erradun] makiñie be zati bat be hantxe da´.
- Baitte.
- Baiña ezebez.
- Orduan, ze izaten zan? Txarrantxian jo ta... ze bihar izaten zian?
- Hau. Eskuaz esan dou lanie izpittu?
- Bai.
- Ba, hori da, liñua, bedar bat, bedar zatar bat, takarra. Ta ha gozatzeko ha jo ta bigundu esaten dabe. Ta gero har´az txarrantxiaz. Ha`z barrun duken gozue kendu, ta hak balixo. Baiña bueno...! Biherra?
- Barrukuakin eitten zan harixa, orduan?
- Biherra, kontizu, negargarri badauke, e!
- Ta gero, harixe eitten eben baserrixetan. Nik ez dakit, ixera asko ezingo eben ein, e...
- Gero eitten eben, harek erun eitten zittuen harixe eitteko lekure.
- Baiñe herrixen euen hori, ehulie.
- Ehuliak edo, ez? Ehuna eitten zeben...
- Bai. Ta gero ein harixe, ba, Berrizen edo hor [...].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia