Etxeko lanak; arropak garbitzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko maiatzaren 15a
- Iraupena: 0:06:46
- Erref: MAL-009/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Eta etxeko biharrak zeintzuk izaten zian? Orduan labadorarik-eta ez zeuan eta lixibia ta zelan eitten zan?
- Etxeko biharrak, ba, amak edo... Ahal zan moduen. Amak be...
- Egosi eitten [...] lixibia orduen.
- Eta gogoratzen dozu zelan...
- Egosten eben?
- Bai, zelan eitten zan hori, lixibia ta...
- Bai, bai. Lehen egoten zan, ba, hartarakotxe euen geurien be barrike haundi bat. Barrikie esaten jako, badakizu zer dan barrikie?
- Bai.
- Barrika haundi bat egoten zan, holako bat, ta, ba, hantxe erropok pixkat jabondu ta ipintten zien, ta ipintten zin haraxe botata. Gero han ipintten jakon hari trapu bat [...] beran gaiñien ipintteko [zikiña] pasau ez dakixon, hautse ipintten jakon. Orduen jaboirik be ez euen ta, hautse ipintten jakon trapuen gaiñin hari barrikiai. Erropen gaiñien, e? Entenditzen dostezu edo...?
- Bai, bai.
- Ta gero ur berue bota goittik behera. Holako zer bat egoten zan, askatxo bat, barrikiek eukitten eban...
- [...]
- Bai. Ta egoten zan... Bueno, fregaderie be antzekua egoten zan. Baiña egoten zan harri bat haren barrikian bueltan bere zerakin...
- Sobratzen zan ura...
- Bai. Hara askatxure ura jun zeitten hango barrikeko erropak egosten, --"egosi" esaten jakuen-- egosten egon zan lekure ha ure juteko. Ta, ba, holantxek izeten zan orduko erropa kontue be.
- Eta barrikiari "barrikia" esaten zetsazuen, ez? "Lixibontzixa"...
- [...] hortaikoxe tipoko bat.
- Barrikie.
- Ta hori danoi eitten zan zorrixe, ahardixe ta zikiñe, ostantzien zelan kendu?
- Hori, ba. Eta trapueri izenen bat...
- Hari trapuai? Ba, ez jakon pasetan...
- Sutako hautsa edo ez dakit ze izeten zan...
- ... hautsik behera. Sutako hautsa izeten zan.
- Garbitzeko, edo zikiña kentzeko edo...
- Erropiai, lejian modure, ba, orduen ez zeuen lejarik-eta, lejian modure erropia garbitzeko ta, ba, hau, ze esango dotsut, ba, nik? Kokue, mikrobixo edo zikiñe gitxitzeko edo, hiltteko edo... Ta halantxik izeten zan.
- Bai, ta ereiñotza be [...]
- Bai, bai. Ereiñotza be botaten jakon hari, e?
- Ta hori ze izaten zan, usaiñandako?
- Bai.
- Ta usain edarra hinketan eutsen erropiai, e! Bai, hori bai.
- Eta hori zenbatero eitten zan? Astian behin, hamabostian behin...?
- Ba, hamabostien behin?
- Astien behin ezin leike.
- Astien behin ezin. Hamabostien edo... Hori ez dakit zenbat denporatik. Ez zeban eukiko iguel fetxaik. [Ez bada be eze] ahal zanien baserrixen be, ahal zanien.
- Eta erropa haundixak-eta, zelan garbitzen zian?
- Bai, bai, haintxe. Ixerak-eta be haintxe.
- Ta ixerak honakuk, harek, lehengo ixerak, harek harizkuek, takarrak eta [hotzak]? Ni akordetan [...]. Oin be [...].
- Eta errekan-eta jabonaduria-edo eitten zenduen?
- Aklarau errekan batzuetan.
- Bai. Jabonadurie eitten zan eskuakin.
- Errekan?
- Bai, errekara junda.
- [...], fregaderara ekarri ure ta [eskuek... eukitten...]. Hemendik, gero aklarau askan edo errekan edo...
- Bai.
- Eta harlosaren baten gaiñian, edo...?
- Bai. Honako harlosak egoten zien, honakuek. Egoten zien pozure edo errekara, etxe onduen potzu zaharren bat baiño ez bada be egongo zan, ba, hau erropa txikixe garbitzeko. Ta, ba, haintxe, askan. Ta ahal zan moduen. Oingo besteko zer barik, e? Hori bai.
- Eta gero zelan sikatu ta...?
- Sikatu? Bihurtu ondo. Ta esei.
- Bihurtu, biren artian?
- Bueno, "en general" biren artien, baiña bi beti ez zien egoten jentie ta, ba, batek... Batek gitxiao... ahal dan moduen, ahal dan moduen.
- Eta gero sikatzeko zer? Bedar gaiñian ala sokaren baten esegitta ala?
- Ez, sokan guk geuk, baiña bedar ganien be askok eitten eban; koloria emoten eutsela esaten eben. Ta sasi ganien siketu be bai. Sasixe badakizu zer dan? Laharra. Sasi ganien siketu be bai. Ni neu horra ez nitzen [...]. Nire orduko, ba, soka edo alanbrekin ipinitta.
- Eta, orduan, ezaun izango zan, ezta? "Hango basarrixan lixibia egin dabe edo..."?
- A! Bai. Gaur be bai hori! Gaur be ezaun izeten da. Bueno, etaraten da siketzera kanpora. Oin, eurixe bada, ganbaran edo ahal dan lekun, baiña ostantzien honakotxe denporiaz danak etaraten dittue kanpora. Kanpuen siketu.
- Eta orduan egoten zan, "Jo, hango basarriko erropa zurixa" edo...
- Bueno...
- Edo hango kontuak andren artian...
- Barrixoko alkarren kontuek [...] alkaueterixia...
- Egongo zian halakuak lekuren baten, ez?
- Bueno...
- Ze hor goixen [...] lau-bost baserri leku baten ibiltzen zien, ezta? [...] Askan.
- A! Bai.
- Harek esango eben: " [...] kolore edarrekuek ekarri dittu".
- Bai. Horrek danok pasauko zien orduen be.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!