Biografia eta jatorria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jatorria. 1914ko abuztuaren 14an jaiotakoa, Amezti baserrian. Maria Gerenabarrena Astorkia. Aita eta amaren izenak. Bederatzi anai-arreba izan ziren etxean.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko maiatzaren 15a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: MAL-009/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta Amezti basarrixa zer zan, basarri haundixa ala...?
- Ba... Haundixe... Aldapie. Badakizu aldapia zer dan? Baiña, bueno. Ez haundixe, ez txikixe, erregular antzerekue ixengo zan, edo korrientie edo... zelan esaten da?
- Eta zeure izena eta apelliduak eta...?
- Bai. Maria... Bueno, Maria Prantziska ipiñi eusten baiña Maria besterik... iñok be ez daki besteik. Maria Gerenabarrena Astorkia Ibaibarriaga Arriaga.
- Asko dakizuz...
- Eta aittan izena eta aman izena?
- Joxe Mari aitte. Ama Mari Dominge.
- Eta aittan basarrixa zan Amezti?
- Bai.Erosi edo ein eban, baiña hangotxie zan, ixen, ixetez.
- Eta zer ziñazien zuek, anai-arreba asko?
- Bai. Ixen bederatzi ixen giñen. Hiru hil: bat Ameriketan, beste bat gripe denporan etxien, hogeta bat urtekue, ta beste neskatilatxue txikixe. Hil ei zien, nik horrek ez dittut ezautu.
- Eta gripia ze egon zan, gripe fuertia?
- Gripe-denporia egon zan. Ez dozu iñoiz entzun?
- Bai, bai. "Diecisietian" edo halako zeoze, ezta?
- Ez dakit ze fetxa, baiña bai. Gripe fuerte bat egon zan ta nire gixonan aitte be haretxek hil eban. Nire anaixie be bai, hogeta bat urtekue.
- Gripia edo tifusa edo... Tifusa.
- Ez dakit nik igerri etsien be zer zan edo... Ezin eutsitte, behintzet, gizonak.
- Orduan, gaiñera, medikuak eta medikamentuak eta ez zian gaur eguneko...
- Egon, eingo zien, baiña badakizu. Ez dakit, ba, nik. Ezin, behintzet... Ha geixo barrixe ixen biher eban etorritte, orduntxe. Ta ezin atajau ixen eutsen. Odolana edo esaten eben, ta, ba, itto edo ez dakit ba nik zer. Ezin eutsitte [egoten zan] gaixue. Ondo esan dot? Ez ala bai?
- Bai, bai.
- Orduan, anai-arreba asko, batzuk hilda baiña gero...
- Sei geratu giñen. Gero seirek, ba, ointsu-ointsura artien egon ga ' danok. Bai. Ni gaztena.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!