Baserriko ekonomia gerraostean
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-007-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garai batean udal idazkariak baserrietan ereiten ziren gari, arto kopuruak... apuntatzen zituen. Apuntatzearren ere kobratu egiten zuen. Artoa, garia, patata, baba gorria... gerraostean kopuru bat entregatu behar izaten zen. Errazionamendua kalean eta baserrietan, desberdin. Estraperloa.
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:05:03
- Erref: MAL-007/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Garixek apuntatzie pagau ein biher izeten [eben], sekretarixuek kobrau eitten juan ha be, Bustinduik. [...] Bustinduik, hak kobrau zera, garixek apuntetie be berak.
- Apuntetie?
- Bai.
- Apuntetie be bai?
- Geuk e... Bai! Apuntetie pezeta bi [...] harek. Ta beti esaten gendun nik eta Estanisek eta: "Horra? Horra diruik barik ezin lei juen". [...] diruik barik mezie entzuten, baiñe horra ez, horra alperrik [jun biher dok]...
- [...] garixek erun ta, gaiñera, apuntatziarren pagau?
- Bai. [Lehendik apuntatzen ibiltzen zan...]. Apuntatzie kobrau eitten eban hak pezeta bi. Ta babak-eta apuntetie be bai, ta artuek-eta be bai. Ta patatie entregatzen gendun, ta artue be bai ta babie be bai, baba gorrixe be bai berak esaten daben beste. Ta garixek [...] mordue...
- Zuk ez dozu eukiko goguen hori, entregatzen zanik.
- E? Zer?
- Ke, ba! Ez, ez. Neu be justu-justuen akordetan naz [...] eruten zittuena ta...
- Bai, [...] nik.
- Astuaz eruten gendun...
- Horraz neu be akordetan naz, zela [eruten zenduen].
- Astuaz sekula ez garirik, burdixaz.
- A! Babie ta artua astuaz bai.
- A! Babie bai, babie etxera eruten zan ta. Baba gorrixe etxera eruten zan.
- Bai, artue ta babie be bai astuaz.
- Beti egoten zan honen entregua. Ha esaten eben, ba, Franco-k gerria irabazi eban, ta zerak lagundu otsen gerran, horrek zerak, alemanak eta italianuek. Eta gero harek zor haundixek ein, ta harek zorrak pagetako.
- Harek pagetako.
- Harek zorrak pagetako zera zala ha esaten eben. Baiñe... guri ez zoskuen esaten holakoik, baiñe jentik hoixe esaten eban, ta ixen be hartarakoxe, zorrak pagetako gerran lagundu otsenai.
- Zein euen sekretarixo?
- E?
- Mallebin zein?
- Orduen denboran , entregatzen gendun denporan, Bustindui sekretarixue. Bustindui egon zan sekretarixo orduan.
- Hori ez euen ondo eitten Mallebixen, ze entregau Berrizen ta Zaldibarren-ta baiño gehixa entregau biher izeten gendun [laborie]. Ta erreziñua etorten zan asko gitxia; olixu bazan, azukri bazan, ta dana.
- Bai, terreno iguelin Berrizen lako hiru entregatzen gendun guk.
- Hemen, Aldapanekuek eta be Zaldiberrera pasauta euezan [umientzako], umik zienien Franzisko-ta. Ta harei asko be gehixa emoten otsen. Zaldiberren danok baiño gehixa [ume birena] emoten otsen.
- Bai, ba, zonak euezan apuntaute ta hau be "zona rural" zan hau basarrixau ta zona ruralai emoten otsen gitxia asko be.
- Klaro, harek baserrittik hartuko dabela berak jateko lain ta...
- Bai, [basarrixetan hartzen da]. Txarrixa be eukitten dabela ta... baserrikuei gitxia emon...
- Gero, ba, guk be [aurrian sartu] nahi izen gendun, baiña guri ez doskuen emon izen berandu artin. Ta gero, guri be emon oskuen ta geu be hasi giñen han juaten. Baiña denpora gitxixen. Gu hartzen hasi giñenien amaittu ein zan.
- Amaittu zan. Gastau ein biher dabelako emon oskuen guri [...]. Gastau zienien, gehixa ez eben... raziñoik ez zan...
- [...] hiru-lau bider edo [gehixaotan] hartu gendun Zaldiberren...
- [...] gastau ei zan ta.
- Bai, ta [...] zelan juten giñen? Oiñez ordun errez! Oin ezin geike jun baiña orduen oiñez! Ta asko gehixa emoten eben han.
- Oiñez... Oiñez jun ahalan, oiñez jun ta ekarri ahala euki bagendu, ekarriko gendun!
- Neu be junda na [baten baiño gehixa]...
- Orduen [kofradetako-ta litro bat olixo-ta egongo zan ta...]
- ... Erreziñua [emoten eben], eta gero holakotxe etxe bakoitzari tanto bat, jateko olixue, azukria ta, ba, gauza batzuk.
- Bai, bai, gitxi.
- Erdi debalde antxian zela izaten zan ha.
- E?
- Debalde edo zeoze pagauta, zelan eitten zan?
- E, debalde ez! Pagau ein biher [izeten zan].
- Pagaute. Pagaute raziñokue, pagaute.
- Ta gehixao gura baeban...
- Ez dakit zenbat urte izengo dan, ta ahaztu [...]
- Gehixao be [egoten...] estraperluen, baiña estraperlokue karue izeten zan olixue. Orduan litrua hogei duro pagau biher izeten zan. Ta gero jornalien, kamiñotan harri-joten, irabazten genduen hamar pezeta egunien. Ta hogei duro eitteko, badakizu zenbat biher ein bihar dozun? Hamar egun ein biher harri-joten! Litro bi-hiru erosteko [...]. Zure amak be goguen eukiko dau hori. Zuen ama... [...] ama gaztia da zatixa ni baiño... aittek bai, aittek goguen eukiko dau.
- Baiñe amak be bai. Amak be bai, ordureko ezkonduta euen ama be ta.
- Hirurogeta bederatzi urte dauke.
- Deukoz?
- Bai.
- Bai, ni baiño gaztiaue da, baiña... goguen eukiko dau bai hori...
- [...]. Ha zan ona!
- Hori gerra-ostie izengo zan, ezta?
- Bai, gerra-ostie. Orduen urtiek luziek izeten zien, oin arin juten da baiña. Ez olixoik ta ez ogiik eta...
- Olixue hoixe, ta olixue beti biher. Ordun txarrixa hazten zan bai, ta txarrixan koipiaz asko, e!
- Bai, bai, txarrixaz defensa haundixe euen.
- Erosi be iños [...] txarrixan koipie. Eta merke izengo zan [...]. Holantxik, ba. Orduen sasoi ona ta orduen ondo ibiltten giñen.
- Bai, sasoia ta gosie ona...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!