Mallabiko antzinako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pedro Lapatzaren inguruko kontuak. Erromeria Osman.
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:17:25
- Erref: MAL-005/018
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
Pedro Lapatza, leena, Traaka jute suan euberdi ostien, sarritten Traakuk eurek baskaldu orduko. Besteik iñok erlojuik etxeukan, erlojue ser san be askok étxuan jakingo. Arek erlojue poltzikuen, urriñetik entzuteko saatie "tris tras, tris tras, tris tras..." erabiltte juan. Traaka jun da, iñor beuen, danei, soltau erlojue ta, "onek erruberionek orri buelta emoteutzela, bestiai bestik eitteutzela, bestik a eitten dabela, erakutzi dana ta axe erakutzittekuen Osma erremerixa.
Osman eitte(n) suan leena erremerixie, ta San Junen be bai. A Osma, Markitten jukan nobixie. Eskondu be aretxekin ei(n) suan.
Gomesiakun eitte juan ijui aundi bat- ijuilari edarra ei suan. Estebanen etxetik entzun aren ijuixe ta:
-An gure orru-aundi, an gure orru-aundi, istarri-aundi badoie.
Eiberren bisi ixen suan. Neu(k) pe ondo esautu najuan. Bittor eskondu sanien be San Junen lelengo ta gero Traakun ikusi najuan, Bittorren bodan. Ni txakur-estegure ju(n) nitzuan, ta aintxe bota genduan egune sabaldu artekue.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!