Mallabia (Bizkaia)

Mallabiko antzinako kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hileta Ermuan. Baserrira itzultzeko beldurra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gure ámama ta Bóliña, Ermure, euren etxarteko baten enterrure jun sittuan leena.
Ermutik etxa datosela, Aitxixotik bueltan, Mallibittik etorri bier, bestetik bide txarra jauan da.
Datosela, San Pedrora allegaittuk ta mosoluek San Pedroko kanpantorran "kirrissssk! ei(n) jutzen. Billurtu sittuan bixek eta gure ámamak esa jutzan Bóliñai:
-Se ixen da ori?
Bóliñak esa jutzan:
-Estaki(t) nik, geure bidien goies da Jangoikuk gure daben bat ixengo da.
Andik eta burdin kurutza berbai(k) pe alkarri ein barik, ixixillik etorri sittuan. Burdin- kurutza sienien batak Boliña jun bier eta bestiek Goitta etorri bier. Ámamak esa(n) jutzan:
-Neu be órtixik nator, émendik juten billur nas da.
-Su jungo siñateke, baiñe neu esin nitteke- da bixek Boliña jo juen.
Ori suan Boliñako Donaton aittitte, ta Donaton aittitte suan Agustin Bóliña. Aittek esa(n) jutzan Agustiñi:
-Agustin!
-Ser?
-Lagundixok oni Goittara!.
Da Agustiñek lagundute etorri suan Goitta.
Ori be kastauo(k) pa!

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia