Mallabiko antzinako kontuak
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: MAL-005/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Perretxiko bila , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
Uxarteko osabie ta gure aitte jun sittuan bein perretxikuta, Iñusiñako basora. Beranin esese, bestianin be perretxikuten iñor ibilli daitten apenas gustatze jakuan Ainddiberko etxekandriai, Patxi Ainddiberren amai.
Bat ein juek an osabiek, Patxik eta gure aittek eta asarratittuk Ainddiberko etxekandrie ta Uxarteko osabie. Bata erremarian alde batetik eta bestetik bestie.
Ainddiberko etxekandriek makillie ei jeukan eskuen. Jaurti jutzek golpie makillias eta makilliorrek erremalangie jo. Uxarteko osabiek golpe ei(n) jutzek beste puntetik eta bixek alkarri tireka ibilli sittuan, alkar bensitzen.
Patxik albotik:
- Ortxe ama, aprobau ortxe!- Esate ei jutzan.
Apurke, apurke, Uxarteko osabiek tiretu te tiretu, apurke apurke, erremalangan katittuko espada ainddu ein bier. Ainddu jutzek eta Uxarteko osabiek irebasi.
Éskutatik makillie etautzenien Áinddiberko etxekandriek:
- Beiñ eukaut urrau! - esa jutzan.
Ori ortxe akabatzok.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!