Mallabia (Bizkaia)

II. Errepublika eta ekonomian aldaketak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Laneko kontuak; baldintzak, seguruak. II. Errepublika aldarrikatu zenean lege berriak irten zirela eta horren inguruko aipamenak. Azken urteotan egon diren aurrerapenak; bizi-kalitatea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Seguruek-eta lehen, gu biherrin ibilli giñenien [Mallabi-...etan], zazpi pezeta jornala, ta txakur haundi bat segurorekue. Segurue [zer zan be ez genkixan].
- [Monte Pío] esaten eutsen.
- Ta segurue zer zan be ez, ta txakur haundi bat jornaletik kendu eguneko. Ta gero, ba, segi! Ekitteko ordue: zortzirek; isteko, ba, hamabixek edo, ondo. Baiña atsaldien, ordu bixetan ekin ta izerrak urten arte...
- Jainkuen gauzak agertu arte biherra.
- Aldemenekuek bata bestiei esaten: "Ointxe laste [itzuliko] jotsau, jainkuen gauzak argittu dittuk eta". Izerrak argitzen zienien... Ta gero, errelebuen eittia etorri zan treintan. Ta errelebun eittia etorri zanien...
- Trenta y uno.
- Treinta y uno? Trenta y unun. Errelebun eittie etorri zanien, ba, jarri zien lege batzuk, itxurie, aurretik be egongo zien, baiña, ba, ordun, zortzi ordu einddekun "da!" isteko. Ta guk ez zortzi ordu ta ez hamabi, guk esaten ebenin itxi ta esaten ebenin ekin.
- Harek [...].
- Bai. Ta gero etorri zien... Hori ordenioi errelebun eitteko urten ebenin, ba, orduek. Ta lehenengo kamiñotan [ibili zin] obreruk, hamen, Trabakotik Markiñerako ta horretan argittu zienak, ba, hemen, Barakaldo aldeko ta horko zer batzuk, orduk joten eban momentun erreminttak "bloust" bertan itxi, ta harek ipiñi eben orduetako [asuntu hoi]. Baiña ez euen, gure gazte-denporan ordurik ez euen. Ordurik barik eitten zan biherra, esaten eben moduen. Ta ezer [enojorik] bada, "aiba kontue ta jun etxera". Ta "dda!", pagau bertan tokatzen zana ta etxera! Geur txarto esaten da, baiñe geur geuzak normalao daz, ta normaltzen doiz, gerua normalao doiz horretan asuntuokin, horrekin asuntuokin.
- Orduen be [... bata bestia...] ondo ta.
- [...]? Bai, baiñe orduen, ez bizikleta bat, ez automobil bat... Zakutxue lepun hartu ta kuartillo bat ardau. Botillie bai haundixe, baiña kuartillo bat ardau.
- Zakue burun hartute eskolara be, gero!
- Bai, baiña kuartillo bat ardau hartu biherrerako, ta egun guztiko kuarttillue. Ta eguerdixen erango lukiela be bai, baiña "ño!", illuntziko be tragotxo bat ona dok, ba! Ta itxi. Ta halantxe, miserixie garbixe.
- Miserixie garbixe!
- Zaharrak, erdixek baiño gehixa, gantzontzilloik be ez zeben ebaliko. Gaztiek, emakumiek behiñipehin, ni erremerixan nebillen denporan, ez paparrekoik ta ez besteik ez zeben usatzen. Libre.
- [...] ibili zittuan. Oin, berrogeta hamasei [urtekuk] bertsuak etara zittuen gona motzei. Ta [...melena...]
- A! Melena ta [a la...] beste bat izeten zan.
- Ta hor, horko... Lapatzak, Bermeon dauenak, eitten jittuan horrek.
- Neuk be bai makiña bat neskai! Hamengo kofradixakuei gehixenei [ebatzen] najutsen.
- Melena itxittakuen ze tipotan izeten...
- Melena, hona.
- Melena, gora, gora.
- Ez, [a la razon] gora.
- [A la razon] gora.
- [A la razon] honaiñok goraiñok ebaitta.
- Baiña kokota labaiñaute.
- Melena, zeindde horrek dekon modun. Baiñe bueltan ebaitte.
- Bai, baiña kokota labaiñaute. Kokota garbittu labaiñiaz.
- [A la razon] hori.
- Bai.
- Gurien aitta zana ibiltzen zan ebaten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia