Artzain Ameriketan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data: 1993(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:06:15
- Erref: MAL-001/023
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
Ni konforme bisi nitzuan, baiña egun asko egoteittuk garratza(k) pe. Ni akordeta(n) nok domeka batas be: esiñ ardik manejau, egarri sittuan, itxurie, ta esi(n) nabala ardik batu. Ta sunan dana ardi koja, olantxik esanda bardin ddok, puta sikin bat. Txakurrek mankau juen. Aras gaatu amar billotz, oixe dok txarra. Ardi ganorabakue, lelengo-lelengo tiretixosu garauneta tirue, asko da oba. Pena emotue ilttie, baiña arek eittue amar-amabost gaatu beras, da gero árek eruten da, ortikos emetikos abillala, bestiek danak endreatzeasek. Desiertuko kontuek dittuk orrek.
Nik askenengo urtien suerte txarra euki najuan, galdu najittuan irurogetamar edo. Esa(n) najutzan usabai, "ementxe ibilli nas txarto, marka danak dukas, (markie ixetok baltza, adarixe ta onek) baiña ardixek falta die". Ekarri jittuan ogetamabost. Abioie ta elikoterue ta danak ibilli sien topetan, baiña, itxurie, raintxeron batek artute barrure, berak alan esaban, baiña estok ori esebe. Esuan eser pasau. Urtero jatues irurogei-irurogetamar billotz koiotiek, ori badok sooser, e!
An jute(n) sa goxien laurek... esta ixen bier alperra ara mendi punta juteko. Laurek-bostak egune sabaldu orduko, urrusa sasoien. Dauesenik onenak igul, bat edo bi ittota, suk apuntau eittosu. Ni orretan susena ixe(n) nitzuan. Batzuk eittejuek bat ikusten badabe lau apuntau igul, bera trankilla gaatziaittik, baiña tontoik etxak. Usabak bajakik gitxi gora-bera semat jun leikesan. Usabak esate(n) jok "suk bat ikusi bosu bi galdu die". Arek urteneratik kalkuleta(n) jok: "Onek mille ta bosteun billotzetik galdukoittu berreun billotz", a kontaute jeukene. Gero desiertu(k) pe arditten asko jatejok. Gero lelengo bandie dana aginbakarra, billotz-bakarra ta askenengo urteko ardixe ta... árek ilttekuk ixeteittuk. Niri pena emote(n) justan ilttie da, onek, Jose Andresek esate(n) juan "nik ilttie baiño gura juat atzera itxi, desiertun beste batek artuko jittuk eta".
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!