Mallabia (Bizkaia)

Artzain Ameriketan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hainbat egoera desberdin bizi izan zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ni asko distraitze(n) nitzunan neure trastiokin. Pintxasue eindde be nik neuk arreleta najittunan, kamioiai nai e... Ni eindde najan, atzeko burdixai, lau tornillo eukitte jittuk erruberan. Allegau nitzenien, jota braust!, erruberie beera. Laurek galtzie suertau. Komisarixie esate(n) jakona burdi itzela ok. Jun atza lorrotzien da lau tornilluok topau. Esa(n) najuan "ortxe egon bidabe onek", ekarri, lotu te abante. Kamioiai pintxasue eitte jakola ta nik basuen arreleta naban. Gero etxien egote(n) nitzenien onakue ta olakue ta, llabiek artu te kaja, an estok egoten esebe, e!. Da pustu selan eitte(n) nebala pentzetok erruberie? Soltau bujia kamioiai, an bujia sulun sartu bujiai soldiauteko tubue preparaute erunda ta, txuff, txuff, bujia sulotik jaurtze(n) jon ba axie, aras pustu. Niri akordau jatan aundiñe suan... kanpue ipintten. Kanpue nibel ipiñi bier isetok, bestela estufaik etxak ondo gaatzen, da oie be etxak ondo gaatzen. Banierduan da kli-klo itto jatan. Ni(k) kontaktue kendu es. "Ointxe da edarto", etxustek, ba, baterixie dana jan! Urrengo esa(n) justan "I, kanpue kanbixau bijuau". "Bai, ointxe gasak edarto, baterixaik etxeukek". Esa(n) najutzan "arrankauko juau". Altzau najutzasen aurreko errubera bixek, bata egurrekin kaltzau, bestie katuakin altzau, lotu sokie erruberan, kuartan sartu te... arrankau! A suan loterixe! Ori bai bádala esperimentue akordetakue!

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia