Artzain Ameriketan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data: 1993(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:10
- Erref: MAL-001/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
Txakurre euki najuan: Braunin. Niri nobesientas kuarentaikuatro dolares kobrausten ona etortie. Eneuken diru asko baiñe a txakurre neure ondun ekartie ixen balitzok pagauko najuan beste olako bat. Askok esango lukek "edarrak jaurtze jittuk orrek", baiñe nik estimau nuken. Ak makiñabat apurun librau niñuan. Jose Andresek-eta iltteko destinau juen. Espaiñire etorri sanin Jose Andresek esa(n) justan, "Bier baittuk txakurrek neuk jukas onak". Lista eta Urtain txakur bi fenomenuek. "I, da a Braunin ser?. Ekarrik, balixo espa jok gero be bajak ilttie", esa(n) najutzan. Sein baiño sein, iru txakur. Árek sittuan txakurrek! Urtain barres listuaue! Faltau barik, Jangoikue bera baiño listuaue, baiña puterue suan itzela, arek artuko jutzan usaiñe Ondarrukuai be!
Gero Gorospek, "I, bat emon bistek. "Emo(n) najutzan Gorospei. Bakeruk ill jutzen. Okamika gastik "I, oixe Lista emon bistek", eta "ibilli tte ibilli, txakurrik onenak neuk euki jittuat eta neuk txakurri(k) parik gaatu bijuat, batai emon, bestiai emon. Emongua(t) pa" Bakeruk ill ari be. Baiña, etxuen txakurrik erretiretan. Nik, parisiño denporan, etxin egote(n) giñenin, txakurrek bakotxa bere kaixolan egote(n) sittuan da estimau, e! Illuntzixen bueltatxue, soltau te eurek ibiltte sittuan, da atza barrure. Juan Bastaittenak berrogeta hamar ardi itto jittunan gabin olantxik ainddute. A sunan trillue!. Bixaonien burkaraka sula.
Neure Braunixorras gaatu nitzunan, bestiok ill justesan. Ainkak joitze(n) jakunasen. Berbetan etxakixenan, baiña esan kiñus eitte(n) junan. Selan abill ba?. Berak kiñue eindde ondo ebillela, i! Barre eingosue ori esanda. Ainkak apurtute ta, esa(n) najutzan usabai, "ekarrixu botikie" An jauan onetaiko argisarixan antzeko goso bat, pomada antzeko bat. Atera etortze(n) suan kuittaue, "etzu(n) ari tte ekarrisak ainkak", eta onaintxik plantau txakurre ainkekin gora, artu ospal batekin botikie da gustora txakurre, berak "eskerrak" esateko modun.
Beste bat, Pantxo, aren umie. Txakur saarraok gastiai erakusteko ónena, baiña suan agiñes gogorra txikixe. Ikuste(n) juan a saarrak, eldu eitteutzela, gero nik asarre, "jota berton ill gaut gero" txikixorri tte, saarrak berantzat artze jittuan, eta arek sentitze(n) juan. Baiña, erakutzi aretxek onduen, nobera(k) paiño obeto.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!