Ameriketara artzain
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data: 1993(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:50
- Erref: MAL-001/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
Selan edo alan allegau gaittuk Nueba Yorra. An jeunan itxaitten mejikano bat: "cabras, pastores, seguirme a mi, seguirme a mi!" Amairu giñan, baiñe gero or mordue juntau giñan. Esa(n) najutzan "Oye, quiero mear" da, "Espera un poco". A aastu txiselarrixe geunkela guk.Txixe eitta be guardixias e! Eseun an eskapuik!
Gero papelok arrelau bierra jauan. Orduas apurtu giñan, ostantzin guk es gunkan galtzeik. Gero niri andixeik etorri jatasan trastornu danak, se guk ordu batetan abioie artu bagenduan Nueba Yorren sasoien allegauko giñan. An artuko genduan da niri usabak itxaingo justan. Gero andik apurtu suan. Etorri suan tasistie, baltz bat, onako Dekaube-boswagen antzekuk sittunan an. Danok esiñ erun de ni tte frantzes-euskaldune atzera. Kokolo bi an. "Ya iremos luego" esa(n) najutzan. Jun gaittuk otela. Allegau giñan da bestiek apaitten asitte jauasen. Kandelak, argixek, animadora bat jauan an dantzan da, "nora etorri gaittuk ?" pentzau najuan neuk. Batek esa(n) junan, (a enajunan geixa ikusi, Berriskue sala-ta),"ondo jango gendula, ondo jango gendula Ameriketan, jan bai eittok Berrisko Juliantxonin" A desesperaute eskutau sunan andik, geixa ikusi be enajuan ein. Ni tte frantzes-euskaldune kuartu bata lo eitta. Nerbiosua gixajue! Ak jan bes. Abioien bes, ak esaban es kakik es txisik eiñ!
Gero ortik joidu niñuen: "Tú mañana vas a salir a las seis". Ni(k) bakarrik, beste amasei itxi an da. Seiretan Nueba Yorren abioie artu Txikagorako, Txikagon artu binajunan Solaikako, ta Solaiken artu binajunan Triunfosa. Esa(n) najutzan "pero eso no puedo hacer yo" "No vas a hacer? Si". Español eskribidu justenan mejikanuorrek. "Nueba Yor-Txikago,Txikago-Solaik, Solaik-Triunfos. Esto no le enseñes a nadie, porque eso no te van a entender, eso te doy a ti". Nitzat.
Baiña, nik esa(n) najutzenan, "yo no puedo". Ak eskutati(k) kendu nai niñunan ni.
Selebrie, araxe arte enaban ikusi, erlojuek egoteittuk ipinitte "tal hora tal despertador" jote(n) uenak, automatiko. Dirriiingg!...frantzes-euskaldune itxarrik jaunan. "Entzute(n)...?". "Bai, entzute(n) juat" esa(n) najutzan. Jagi nitzunan. Ondiok an jeuan an ibilli san seroi, tutulerrioi; an jaunasen lagune(k) pe, beste matxo batzuk, eta esa(n) justenan:
-A donde va usté?
-Yo a las seis -Árek español entenitze(n) juen.-Yo a las seis tengo que estar allí.
Sartu genduasen maletok abioien. Neu te andra bat sartu giñenan abioien. Nik eru(n) najuan billurre! Lañue jauan. Ak jote jittuan sirenak! Uuuuu!Uuuuu! Neuk esate(n) najunan: "lekuta etorri nok iltteko ointxe orraittiño!"
Da gero esa justenan ak mejikanuk: "es ari bajatu lelengo gaatzen dan lekun, a eseik kontau, se gaatukok beste leku baten". Jota ipini niñuan...! Pentzau najuan "ixen daittela nai dabena, nik jun enbiot eta!
Bagoiesak aurra. Etxuat ikusi euri tanta aundixarik aintxe eitteban baiño. Bajatu giñena ixeni(k) pako aeropuertue suan; aintxe bete sunan mordue. Auxe besteko euri tantak, i! Andik Solaika. An bajatu nitzuan..., nun naueni(k) pez.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!