Luzio Pradera Unamunzaga

Mallabia (Bizkaia) (1929-2019)

Biografia

Kalbarioko "Errementarixe" deritzon etxean jaio zen. Aita zuen bertakoa eta etxean bertan perratokia, arotzeria eta errementari tailerra zuten. 14 urterekin eskola utzi eta aita eta osabaren ondoan ikasi zuen lanbidea. Arotzerian baserriko tresneria egiten zuten: gurdiak, bost hortzak, zazpi hortzak... Luzio batez ere perratzaile moduan da ezaguna, horrexetan jardun baitzuen 40 urterekin lantegian hasi arte. Inguruetako zazpi perratoki berak egindakoak dira eta baserririk baserri zein bere etxean jardun zuen beharrean. Erabiltzen zituzten erreminta artean eman zizkigun bizimodu horren zirrikitu guztien berri.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAL-057 2012 Euskal Herriko Ahotsak
MAL-058 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia