Julian Zelaieta Aranburu

Mallabia (Bizkaia) (1935)

Biografia

Trabakugoikoan jaio zen, sei anai-arrebatatik gazteena izan zelarik. Aita etxekoa eta ama Osma auzoko Gomeziaga (gaur desagertuta) baserrikoa zen. Auzoko eskolara joan zen hamaika urte arte. Durangoko maristetatik pasatu ondoren, seminario ezberdinetan ikasi zuen 22 urte izan zituen arte. Ez zen apaiz ordenatu. Bere jaiotetxea baserri txiki bat izateaz gain, taberna, denda, estanko, ile-apaindegia eta pentsu-biltegia ere izan zen; erromeria-plaza eta bolatokia ere bazituen. Bola-joko, txirrindularitza edota lasterketa lehiaketa asko egoten ziren Trabakuan bera umea zenean. Haien artean “kontrafabore” apustuak (desafioak). Arrate Irratiko hasieran lanean jardun zuen pare bat urtez, Maria Angeles Arrieta bere emaztea izango zenarekin batera. Durangora ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAL-055 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia