Juan Mandiola Bidaguren Asuntze

Mallabia (Bizkaia) (1941-2008)

Biografia

Mallabiko "Asuntze" baserrian jaio zen 1941ean. Jose eta Teresaren ume-bikotetik nagusiena izan zen Juan. Beraienean, betidanik egon izan zen abesti eta bertsoetarako joera eta dohaina. Patxi Mandiola bertsolaria beren osaba zen; eta osaba Jose Domingoren altzoan, bideak elurtuta zeudela eta erromeriara jaisterik ez zutenean, makina bat abesti entzundakoak dira anai-arrebok, belaun banatan jarrita. Juan bera ere gaztetan bertso-kantatzen ibilitakoa da, inguruko erromeria egunetan eta domekatan, lagunen aldran DKV zahar baten joan-etorria egiten zutenean. Bere akorduz: "Guk gure kaxetakuek botatzen genduzen, berezko huts-hutse zan gurie". Elena Cengotitabengoa Arietaleanizbeaskoa elorriarrarekin ezkondu eta seme bat izan zuten. Sallabente auzoan pulimentu-tailertxo bat izan zuen, baina hari laga eta baserriko lanari ekin zion berriro. Ermuan bizi arren, mallabitarrera da bere berbeta. Bere esana gogora ekarrita, "urtiek ez dielako hutsan baixen pasatzen!"; 67 urterekin laga zigun. Ermua eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkariaren 117. alean, 2004ko urrian kaleratutako artikuluan, jasota dator gizon hau hobeto ezagutzeko beta ematen duen "Boteprontoan" galdera-erantzuna.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAL-050 2004 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia