Juan Astarloa Ibaibarriaga Betiondo

Mallabia (Bizkaia) (1905-1990)

Biografia

Mallabiko Berano auzoko "Egia" baserrian jaio zen 1905ean. Ezkondu zen arte Eibarren ibili zen beharrean. 1932. urtean Barinagako "Asabel" baserriko Ageda Lakarekin ezkondu eta hiru urte geroago Ermura, "Betiondo"ra, etorri zen andre-gizonok ezkongabetan erositako baserri-etxera. Baserriko lanetan murgildu zen buru-belarri. Kantuak eta bertsoak ikaragarri maite zituen eta gaztetan ikasitako kopla ugari gogoratzen zituen zahartutakoan ere. Gustuko zuen "Arrate Irratira" deitu eta bere bizipen eta gogoan izandako abestiok irratizaleekin konpartitzea. Ermuan hil zen 1990ean. Ermuan bizi arren, mallabitarrera da bere berbeta modua.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAL-046 1988 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia