Florencio Sarasua Zabala Txikito Mallabia

Mallabia (Bizkaia) (1926-2014)

Biografia

Mallabiko Torre baserrian jaio zen 1926an. Vicenta ama zen bertakoa eta Francisco aita Ziortza-Bolibartik bertara ezkondutakoa. Zortzi anai-arreba izan ziren eta "Artixeko" eskolara joan zen, harik eta koskortu arte. Indar handiko gizon gihartsua izanda, laster hasi zen harri- eta karga-jasotze erakustaldiak egiten inguruko jai eta erromeria egunetan. "Basarri" bertsolariak 'La Voz de Españan' idazten zuela, "El peque de Mallabia" izena jarri zion eta harrezkero horrela deitu izan diote. Oraindik gainditu gabe dagoen errekor bat berea da: 62 kiloko pisuarekin, bere bikoitza zuen 125 kiloko harri zilindrikoari 98 altxaldi ematea, 10 minutuko hiru txandatan banatuta. Erretiratu ostean, oraindik indartsu ikusten zela, eta 44 urte beteta berriro irten zen plazara; Ermuan plazaratu zen azken aldiz, 62 urterekin. Ermua eta Mallabiko 'Drogetenitturri' herri aldizkarian, 2006ko ekainaren 136 zenbakian, berari egindako elkarrizketa bat dago irakurgai.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAL-047 2008 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia