Makea (Lapurdi)

San Andres elizan euskarazko mezak

San Andres elizan euskarazko mezak <p>Baionara heldu zirelarik, Baiona Ttipiko San Andres elizako mezan dena frantsesez zen. Soulebet apeza iritsi zelarik, aldiz, euskarak bere tokia lortu ahal izan zuen. Oraingo apez erdaldunak segitzen du ohitura hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baionara heldu zirelarik, Baiona Ttipiko San Andres elizako mezan dena frantsesez zen. Soulebet apeza iritsi zelarik, aldiz, euskarak bere tokia lortu ahal izan zuen. Oraingo apez erdaldunak segitzen du ohitura hori.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, zure ustez, zetako hola galdu da eskuara?
- Nik ez baitakit zer gisaz galdu den hainbestetaanoko eskuara, ez dakit bate. Meza, berdin da, Baiona Saint André-n, dena frantsesezzen horrat arribatu nizalarik, eta gero… arribatu zen apez bat, Soubelet. Harrek muntatu ziin hamarrak eta erdietan igande guziez meza eskuaraz. Ene senar zena kontent zen. Eta apez hura ez baitzen arras trebe… alta misionest izana zen, bainan ez zen arras trebe, ekarrazten zituen peediküaan egiteko apez eskualdunak. Bazen ordüan omonier zena San Bernard eta, kolejio hortan, Epherre kalonje bat, hura ekarrazten zuen. Gero ekarrazi zuen Hiriart Urruty hazpandar eta bikario jeneral egon zena. Harrek’e emaiten zuen peredikua eskuaraz, bainan meza’re, bistan da, eta ondar denboretan berriz baginiin ospitaleko omonierra zena, e… Etcheverry. Urruñan’e egona zen apez. Hura jiten zen. Beti ukan dugu geroztik beti eskuarazko meza, bainan, Baionaatuta frantsesez ziren denak, egia da.
- Orduan berrikitan, lehenago ez zen, dena frantsesez?
- Dena frantsesez. Apezak egin zuen eskuarazko meza eta atxikitzen dugu orainokoan. Oinokoan atxikitzen dugu, bainan ez da apez gazterik eskualdunik, e? Ez dugu, ez dugu apez gazterik eskualdunik. Martinon bada batto, Donibane Garazin dena… beste bat’e bada Maulen dena, Haristoy; gero, bistan da, bada Bokalen’e hemen Ttotte Hardouin, hura’re eskualduna da eta, banan, segidako San Andresen, ez dugu. Kalonje adinetako batzu jiten dira mezaan emaiterat eta horgo apezak’e ikasi du pixka bat mezaan emaiten. Ez daki eskuara, bainan mezaan emaiteko badaki.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia