Loiu (Bizkaia)

Sondikako Escuela Vascan ikasi zuen

Sondikako Escuela Vascan ikasi zuen <p>Gazte-gaztetan utzi zuen eskola, plazara hasteko. Zortzi urterekin hasi zen eskolara, eta hamaika egin barik atera zuen amak, azokara joateko berarekin. Sondikara, Escuela Vascara joaten ziren; Politxene Trabudua zen irakaslea eta euskaraz ikasten zuten. Nebak salaketak izan zituen; baina ahizpa esne-saltzaileek ezagutzen zituzten Bilboko militarrak, eta horien bitartez salbatu zuten neba.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LOI-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazte-gaztetan utzi zuen eskola, plazara hasteko. Zortzi urterekin hasi zen eskolara, eta hamaika egin barik atera zuen amak, azokara joateko berarekin. Sondikara, Escuela Vascara joaten ziren; Politxene Trabudua zen irakaslea eta euskaraz ikasten zuten. Nebak salaketak izan zituen; baina ahizpa esne-saltzaileek ezagutzen zituzten Bilboko militarrak, eta horien bitartez salbatu zuten neba.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

–Hortik jarraitu baiño ariñau, preguntau nahi dotsut ia eskola…
–Ai, eskolara! Eskolara ibili nintzen ni, baie, ia… gazte-gaztetik itxi nendun eskolea nik eta… Nire ahizte bai, hamalau urte, baie nik e, ordun e, hasi nintzen zeozer ikesten eta, atara ostien eskolatik eta… Nire amak e… plazara, beragaz. Bera hain zan, delikadie izen zan, eta koiteduk ba, bakizu.
–Asi ke, orduen, itxoin… Asi ke, orduen eskolara zenbat urtegaz sartu ziñen?
–Sartu, ba zortzi edo halan. Ta hamar, hamaka urtegaz ia, hamaka urte ein barik.
–Bueno, ba zeuzer bai ein ziñun, ez?
–Bueno, bai…
–Eta eskola nun zegoen hamen?
–Gu joaten gintzen Eskola Vascara, Sondikera. Polixene Trabudua.
–Ta zer zan hori, Eskola Vasca edo?
–Eskola Vasca, Polixene Trabudua, euskeraz.
–Eta nun zegon?
–Ba, Sondiken. Hori eskola izen zan, han, estaziñoan ondon; apurtxu bet alborau.
–Eta nok hasi eban? Ze, hor epokan…euskeraz berba ein ahal zan?
–Bai, baie badiñotsut, ni, ordun, ia gero ez, gero, obligau eiten zeurien. Euskera eiten […] kartzelara. Bai. Eta nik galdu nendun euskerea asko horrexegaitik. Nire, nire… zelan esaten da? anaia… egon zan, ba, denuntzikaz eta holan, eta nire ahiztek eroaten zebien Bilbora esnea, ta militarrak, haiek, ezetu guri zelangok garizen eta harek salba, harekaz berbaz erderaz ta erderaz ta erderaz, ta gero..
–Klaro, klaro. Ze zuk orduen eskolan euskeraz e?
–Bai.
–Eta maistrak eta maisuk eta…
–Maistrea ixen zan hori, Polixene, Polixene Trabudua.
–Ta ona zan?
–Bai. Sondikeko ixen zan bera. Ona maistrea.
–Ta ze akordu dekozu eskolakue?
–Eskolakue? Ba lagunek euki ninduzen eta haulan…
–Goizetan jungo ziñien, ezta? Edo…
–Bai.
–Ta hor egun guztidxe egoten ziñien edo ez, buelta etzera? Zelan eitten zenduen?
–Ez. Arrastien, gero eguerdin etorri etzera, ta arrastien bardin.
–Eta libruek eta?
–Bai, bai. Badiñotsut nik […] ia hasi nintzenen apurtxu bet ia zertzen ikesiteko, itxi.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia