Ataungo basagizonak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-013-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ataunen basoan lan egiten duen jende asko dagoela-eta, horien bizimoduari buruz dihardu. Ataungo ikazkinak martxoaren hasieran inguruko mendietara joaten dira eta maiatzaren bukaerara arte zuhaitzak ebakitzen eta ikatza erretzen aritzen dira.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 27a
- Iraupena: 0:05:50
- Erref: LIZ-013/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Ikazkinak eta txondorrak
Transkripzioa
Ataungo basagizonak
Probintzin eztek mutillek beste erri bat Ataun ainbe aitton-ume bizi danik. Soro punta bat, esparru txiki bat, gaztañei pixka bat, bei koxkor bat, txerri kume txiki bi, auntz bat ekarrean lotuta, sei bat ollo atarin izan ezkeo ateatzeitik bizi modue. Senarra basa-gizona bada amoñatzen zeok udaberrie etortzeko, Martxotik asten dek basoa beira. Eosten ditik aizkora bi San Gregorioko ermentarin, eitten dizkik kirten bi aizkoantzat eta baezpaa beste kirten bat erreserban eukitzeko. Bazebillek uzkur-muzkur lantegia nun izango ote dun. Jai goizean meza ondoren juntatzeittuk kuadrillak eliz atarin; zaarra bada belar piska bat pipan erreaz, eta gaztea bada petaka atea poltsillotik, paper bat ezpañan zintzilika, tabakoa esku-zabalean apurtzen, apurtuaz egiten dik zigarroa eta an zeudek txistua bota, kea atea, egualdi beira.
Basoa gora, basoa bera, noekin tratu eiñ sumatu eziñik. Mutiko koskorrak amabi bat duro eta mantenua, gazte sasoikoek ogeita lau duro, mantenu ta aizkora libre eta opor gabe, berrogeien itzulitakoek ontzako bat opor gabe, ajustatzeittuk uda guztieko. Andreak galde egiten ziok:
- Ezer egin dezu, gizon?
Ta gizonak erantzuten ziok:
- Bai, Joxpantoni, lana beñipeiñ baiñau.
- Ongi xamar?
- Ontzako bat opor gabe, eta jakia neretik.
- Amorñatue! Ez dek asko. Eta auzoko Begaraño, zenbatean da?
- Nik bezela egin din tratua.
- Eta mutil-nausi, zein da?
- Saletxeko Praxko Antonio.
- Eta noiz joateko?
- Martxoan ogeia luzenen dala. Prakak konpontzen laister asi bearkozu, pruxa berri bat ere Billaprankatik ekarri bearkozu eta gaztai pare bat ere jakitako merke xamar bada...
- Bai, nee gizona, ekarrikoizut, basoa gosea da eta, oik beñiepeiñ ekarrikoizut. Eta astelen batean, eunak baño lenago.
Batzuk pardelean, besteak kopre txikin, aizkora, gaztaia, praka, pruxa bizkarrean artu ta bazijoazik Urbasa gañea; txakur bat atzetik katean txaolai kontu artzeko; torteroa tupie zintzilika dula; gazte bat alprajatak zimizta bezelako zintaz josi lepoan, pañuelo gorri bat artu eta txilibitua joaz aurretik, Bienakoaren atzetik, upa mutillak! esanaz. Andra bat lotu, irtetzen da bide erdira:
- Amoñatue, basa-gizonak!. Nora zoazti etxekok?
- Basoa, pazkoa Maitzekok arte.
- Jainkoak beinkatu zaiztela! Ongi ibilli.
Eta urrengo goizien, siñatu, lanteiai beiratu, aizkoa igurtzi, eta, mutillak! nun eingo diau txaola?
- Or zelaiune ortan, aize babesean, laiotzetik pixkat aparte; iturri gorrie ee emendik erosoago izango diau. Eta emen pasatzeitek uda aldie, bi otordutan ba ba beltza gantzakin janaz, torteroak taloak errez eta illuntzean kamaña joaten dianean gaztai miko-miko bat jan eta lota. Emezortzi ordu lan, sei ordu lotan, eta txondarrak eosten ateienean bi ordu goi eneko karnañan [txillarran gañean lo eiñaz eta pozik oporrik ez danean. Mutillak! Bizitzen ikasteko ataundarrrakin ikazkintzaa joan urte pare batean, nai baazue mutill nausi eta nai baazue baso-gizon].
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!