Lizartza (Gipuzkoa)

Kaxiano Ibarguren 'Kaxa'

Kaxiano Ibarguren 'Kaxa' <p>25 urte zituela, Kaxiano Ibarguren 'Kaxa' soinujolearekin ezkondu zen. Bikote moduan ateratzen hasi zireneko garaiaz hitz egiten du. Umetatik ezagutzen zuten elkar; bien aitak zer harreman zuten azaltzen du. Kaxianoren haurtzaroaz eta familiaz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

25 urte zituela, Kaxiano Ibarguren 'Kaxa' soinujolearekin ezkondu zen. Bikote moduan ateratzen hasi zireneko garaiaz hitz egiten du. Umetatik ezagutzen zuten elkar; bien aitak zer harreman zuten azaltzen du. Kaxianoren haurtzaroaz eta familiaz hitz egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nola ezautu zendun Kaxiano?
- Nola ezautu? Ezautu beti ezautu. Baiño ezautu txiki-txikitatiken ezautu, zeatiken hoik hoin aitta zan zentralista. Hemen, Araxes hor badao zentrala bat, ba hor zeatzen zan. Hor kolokatuta hue zan garai hartako, eskola bazuen, izango zun. Ba hoi ta gure aittek eta zea, zentrala, Orexako zentrala ibiltzen zuen ta zentralan medioz, zentraleko zea asko zekin, Kaxianon aittek ta gureak eta holaz bilduko zien nik pentsatzen det. Ta hoik juten zien igande atxaldetan ta harea, gure etxea, Legasa baserria. "Hombre", biok edade berdiñekoak gea. Ezautu bai. Oain, gero ama hil ta hoik banatu zien, jun zien. Hoi Antzuola eaman zuen zeak osabak-eta, han'e han esaten zun harek ikastea eskolako zea han in zula, ez asko ikasita harek’ e baiño. Bueno ikasi behar dan garaian utzi itten zaio, ordun hoi itten zan. Zuk pixka bat gustoa hartzen hasitzen zenen ikasten eta erreztutzen-o zeorrek antzematen gauzei ta zean ta ordun akabo!
- Ta ordun, harekin jolasten ziñen baserrin?
- Bai. Jesus! Jolastuko ez giñen ba. Txiki-txikitatik. Ezautu horreatik esaten dizut, ordun txiki-txikitatiken ezautu, baiño pentsatu holako gauzik ez. Ze pentsatuko dezu, ezta!
- Ta geo ordun ya hari zuk esan dezun bezela gurasoak eta hil zitzaizkionen bakoitza morroi jun zan punta batea?
- Bai, bai. Punta batea ta gero in zien hoik senideak bildu. Senidek bildu zien hemen, Lizartzan. Batek, klaro han ta hemen ta hola. Hoin, hoin izaera're oso. Hoik'e gurasoak ondo izan balittue, bueno, jakin zazu.
- Ta zenbat urtekin elkartu zian ta zuk ezautu zenun hemen berriz?
- Berriz, ba ezautu, tokatzen baziñen hitz eingo zan, baiño ez, hola ez. Gero ba nere anaia ezkondu zanen, soiñu jotzen hue han zan. Hizketan ta holako, harek garizumen itten zun jai. Ordun, garizumen ez zan soiñuik jotzen, zean, kuaresman, eta ordun ba Lizartzatiken aterako gea eo ez gea eo bagea-o holako, eske intermediarioa behar zendun, zeatzeko, hitz eitteko eo manejatzeko. Ba nik anaiek'e baneuzken ta bueno hola hasi giñan eta yasta.
- Zuzenen ez zan iten, beti beste persona baten bitartez iten zian holakok?
- Abixo o enkargue eo emateko baten bat behar zendun.
- Ta zuk eman zenion abixua eo beak eman zizun?
- Beak abixoa, aber jeistea nahi nun eo jetsiko nahi banun Tolosan osea Tolosa jun beharra zeon, Tolosa jun beharra. Bueno, hasera iteko nolabaitte behintzat hasi behar zan ta baiezkoa eman nion ta beno, geo handiken hara.
- Ordun ezkondu in ziñaten?
- Bai, bi urtea. Ba hogeita bost urtekin ezkonduta.
- Ta hemen jarri ziñaten Lizartzan bizitzen?
- Bai, hemen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia