Lizartza (Gipuzkoa)

"Gazte denbora, latza"

"Gazte denbora, latza" <p>Anai-arreba zaharreneni etxean lan asko egitea tokatu zitzaien. Joxepa 23 urtera arte aritu zen baserriko lanetan. Ama Joxepak 14 urte zituela hil zen; anaia gazteena hilabetekoa zela gelditu ziren etxean. Gazte garaian, ama faltan bota zuela dio. "Gazte denbora latza" pasa zutela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anai-arreba zaharreneni etxean lan asko egitea tokatu zitzaien. Joxepa 23 urtera arte aritu zen baserriko lanetan. Ama Joxepak 14 urte zituela hil zen; anaia gazteena hilabetekoa zela gelditu ziren etxean. Gazte garaian, ama faltan bota zuela dio. "Gazte denbora latza" pasa zutela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beatzi senide eukita, zuek zaharrenak ziñatenak etxen lan asko ittea tokatu zitzaizuen?
- "Hombre". Hogeita hiru urte arte. Pentsatu, gero anaia zaharrena ezkondu zan ta dena ordun. Ta gaiñea, bueno, falta haundie billatzen dezu gaztetasun gazte denboan ba ama. Ama nik hamalau urte nittula hil zan ta hoi, hori ez da rekuperatzen sekulan gero. Nik etxean kanpo lanean baiño gehiao, kanpo lanean'e bai, baiño segan ta hoitan ez asko ez. Bai, [...] itteko ta astokada bat eo aberekada bat zea […] ta moztutzeko-ta hoi bai, segan ikasi bai, baiño nere ahizpa gehigo, eske gero ama hil ta anaia zaharrena soldadu jun behar izan zun ta nahiko.
- Ordun geatu ziñaten pixkat zuek beste seniden kargu.
- Bai, bai ta gaiñea guri ama hil ta anaia gazten-gaztena ba zea hillabetekoa geldittu zan, bai. Partotiken infekzioa sortu zitzaion, zeatu zan ta hala, hala garbittuta. Aber ze gazte denbora pasa deun, latza, benetan.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia