Eskolako zigorrak, "anilloa" eta gela iluna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan ezin izaten zuten euskaraz hitz egin, nahiz eta gaztelaniaz ez zekiten. Eraztunaren zigorra jartzen zieten euskaraz ez hitz egiteko. Eraztunarekin gelditzen zena zigortuta gela ilunera sartu ohi zuen maistrak.
- Proiektua: Lizartzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: LIZ-007/014
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- "Anilloa" izaten gendun kastigue. Hoi ez al dezu behin'e "anilloa". Erderaz, euskeraz hitz eiten bazun belaxe batak besteai eantsitzen, zea. Ta atzena gelditzen, hari gelditzen zanak kastigoa izaten zun. Eskolan ez gendeken euskeraz hitz eitteik, erdera. Hoi da lana.
- Baiña "anilloa"na ez det ulertu oso ondo.
- "Anilloa" ba "anillo" bat, "aro" bat izaten zan soka batekin ta hue harekin atzena gelditzen zanak kastigatu, bata besteai: "A euskeraz hitz ein du, benga horri".
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!