Lizartza (Gipuzkoa)

Nikolas Ormaetxea 'Orixe' maisu

Nikolas Ormaetxea 'Orixe' maisu <p>Umea zela, Orexako eskolan zebilela Nikolas Ormaetxea <em>Orixe</em> izan zuen maisu. Erreketeak eskolara bila joan zitzaizkiola gogoratzen du. <em>Orixe</em>k eskolatik nola egin zuen ihes, gordeta egon zela, Uitzira (Nafarroa) eraman zutela... kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umea zela, Orexako eskolan zebilela Nikolas Ormaetxea Orixe izan zuen maisu. Erreketeak eskolara bila joan zitzaizkiola gogoratzen du. Orixek eskolatik nola egin zuen ihes, gordeta egon zela, Uitzira (Nafarroa) eraman zutela... kontatzen du.

Transkripzioa

- Bale, ordun ai ziñen esaten 'Orixe' euki zenula maixu bezela?
- Bai. Ez zan izango denbora luzean. Ba ni akordatzen naiz, nola jun zitzaizkion eskolara bere billa, reketeak-o bere billa. Bueno, guri pizarran ai zan "a e i o u" "o lo que sea" letrak erakusten. Ta atea jo zuen ta ez gendun ikusi, zeatikan oso bea atea zan atea eta izango zan "esto" bere arreba. Nola, bidean tokatu izango zan ba zea hoikin, bere etxea bille zijoala. Galdera ingo zien 'Orixe', bueno, Nikolas Ormaetxea zan, hari, haren galdezka eta bere arreba zan kasualitadez. Ta harek esan ba holako tokitan bizi da ta bea jungo zan anaiei abixatzea. Bidian tokatu, ezta? Bat jungo zan, ba ez dakit, borda-o antzekoik. Arreba hoi ta hari galdetzea tokatu, bestela eozeiñek esango zion “ba eskolan ai da”-o hola. Hala beherko zun.
- Ta harek beste toki batea biali zitun?
- Ez. Bialdu zittun etxea, baiño harek bazekin anaia nun ai zan. Ta harek arreba jun zitzaion. Ez gendun ikusi. Guri eakusten ai zan makille eta tiza bota, izkutatu zan, atea zan, iñork arrastoirik bare. Ta belaxe zea hoik reketeak. Oaindiok'e pizarran aurren han geunden, hua akordatzen naiz. Ta nola geo mutille haundintxuna batek atea iriki zun ta aber nun zan maixue ta galdezka ta arrastoik ez. Ta arrebak abixatu zionean, ba saltatu-o hue zan aurrekaldeko atetiken ez zan atea, atzekaldean leihok bazeuden beherago jeitsita, beste piso bat beherago jeitsita eskolan, ta leiho haitako batetiken salto inda jun zan behera. Eta baserri Legasa hoi beheran dago, beheran osea eta in zun gure etxean sartu. Eta ama billatuko zun han ta hari esan zion nola zittun bille etorri zitzaizkion ta nola zijoan ihasi ta nun geldittuko zan. Osea nun izango zan gutxi gorabehera. Eta gure etxetiken'e behera erreka jeitsi, errekaz erreka jun zan arrastoik ez zan, bazekien nola eskibatu gauzek´e. Ba errekaz erreka ba holako tokita. Bordak, bordak zeuden tokia ta gero handiken ba hola sasi haundi bat zan, oain'e uste det hala eongo dala, haundie sasie osea, ta halako tokitan gordeko zala. Eta gero ba egunek pasatzen, ba kontuatzen giñen gabean jana preparatuta nola ematen zien osabak eta harea, borda ekartzen zuen lo itteko. Han lo in ta atzea berriz eunez gordetzea. Holako istorik eta tenporada pixka bat hola pasako zuen, baiño eoten ez zekin hoitakoa zala esaten zuen ta ateratzen eta baten batek ikusi, zean batek ta bai ba orduako zabalduko zan zea nola zen ta, baiño gero ba in zuen hortiken'e Uitzia pasa zuen gauez nolabaitte, nolabaitte. Zien nere aitte ta bere anaiek'e han zeuden baserrin, ordun mikeletiak zien ta batei hanka moztu're in zien Bilbon ta bestea Pasaian mikelete zeudenak, osea garai ordun, eta gero ba hoik ezer bare gelditu zien, ez mikelete ta ezer ez ta baserrin zeuden harea junda beren familikin ba baserrie haundie da-ta han jende pillo bat. Ba hoi dauzket gogoan hola.
- Ta Uitzia pasa zuen ta geo harrapatu zuen-o?
- Ez, Uitzin denbora asko in zun gordeta, han'e ta han gelditu zan ba gero ibili're ez, ta bakizu, dena goortuta, belar pillen eo ez dakit nun eoten zala gordeta esaten due Uitzin. Ta gero handiken ba geo pasa zuen hauzkaldea.
- 'Orixe' bakarrik?
- Ez, Frantzi aldea.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia