Lizartza (Gipuzkoa)

Heriotzaren inguruko ohiturak

Heriotzaren inguruko ohiturak <p>Garai batean, hildako bat zegoenean gorputza etxean edukitzen zen. Lur-eman eta gero bazkaria ematen zen etxean familiakoentzat. Hildakoarekin norbait egoten zen beti, arrosarioa errezatzen. Baso batean ur bedeinkatua jartzen zen eta ondoan erramua. Apaiza ere etxera etortzen zen, bidean kanpaia joaz. Inguruko norbait arduratzen zen 15 misterioko arrosarioa errezatzeaz. Elizara bizkar gainean eramaten zuten, lau lagunen artean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean, hildako bat zegoenean gorputza etxean edukitzen zen. Lur-eman eta gero bazkaria ematen zen etxean familiakoentzat. Hildakoarekin norbait egoten zen beti, arrosarioa errezatzen. Baso batean ur bedeinkatua jartzen zen eta ondoan erramua. Apaiza ere etxera etortzen zen, bidean kanpaia joaz. Inguruko norbait arduratzen zen 15 misterioko arrosarioa errezatzeaz. Elizara bizkar gainean eramaten zuten, lau lagunen artean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Garai hartan, eztakit ba, pertsona bat hiltzen zanen o, diferentia zan, ezta? Etxen eukitzen zan...
-Etxen gorputze.
-Nola zan hoi?
-Etxen hiltzen zan ta, meikue ta zeatukatik etxen hiltzen zan. Etxen gorputze. Ta geo hogeita lau ordu o hola enterratu genealen. Bueno, batzuk gehixeo, noiz hiltzen zan ta. Ta etxetik, etxetiken entierroako zea ta jendea zeatu ta. Geo bazkarik eman.
-A bai?
-Ba guk nola parientala hemen ez gendun /ezkendun/ Lizartzan garai hartan... Gero bai, gero nere senidek´e bai ta gizonan aldeko senidek´e hemen, baiño gizona´re ez zan hemengoa berez, bi urtekin eo etorri hua´re Amezketakoa, eta kanpon zeak, parientala, ta haiek bazkarie eman itten zittuen ta, handik zetozenai´e bai. Oain atsalden ta hola ittea, baiño garai hartan goizen itten zan bazkarie, eo zea, entierroa ta. Jende saillei bazkarie eman. Bai zu. Hiltzen zana hil itten zan, baiño geatzen zana´re nahiko hille, zorrak ezin pagatuz.
- Ta, etxen eukitzen zan denbora hortan, ezin omen zan gorputza bakarrik utzi, ezta? O…
-Ez, han bakarrik ez zan uzten, batenbat eoten giñen. Kuarton eo, kuarton eo... ohian, genealen ohian gaiñian, bestittutzen zan ta ohian gaiñen. Ta jendea, errosarioa ta, etxea etortzen zan ordun hildakon zean ta, hola.
-Ipintzen zan erramua o…
-Bai erramue basoan ur bedeinkatukin erramue, ta hari bota. Ta lehenao´re elizeok ziela ta, elizeok ziela ta lehenao´re gaixo zeola´re...
-Ze iten zan?
-Gaixo zeola´re, zea, apaizak jaune eman ta, apaiza etorri ta jaune eman ta eitten zizkion ta. Oaingo kontuik ez zan ordun.
-Nola izaten zan hoi?
-Hoi, gaixo, oso gaixo o hiltzeko zean baldin bazan, elizekok esaten zien, ba, hare bedeinkatzea estremauntzioa ta eman ta itten zizkien.
-Hoi zer zan, hola oliyuakin bezela?
-Bai.
-Ta nola etortzen zan estremauntziyua ematea apaiza?
-Apaiza? Jantzita, ta biden kanpana zeatuz ta, biden tokatu ezkero jendea belauniko jarri igual ta! Monagillokin ta.
-Momentu gogorra izango zan, ezta? Estremauntziyuana.
-Bai, baiño ya etsita izaten zan ordurako ta .
-Ta errosaiyua esaten zanian, ba al zan pertsona bat hortaa juten zana o…?
-Hemen ingurukon bat izaten zan. Hamabost misteriokoa. Gure illoba, bueno, alaba, Usurbillen daon zaharrena ta, haren semek hala esan omen zun: "Ama, esan ta esan ta esan ta esan, lehengoa esan ta lehengoa esan. –Hamabost misterioko errosarioa, ta zuk badakizu?– Hamar aldiz zea esan ta berriz segi ta berriz segi, hau zer da? Lehengoa esan ta lehengoa esan ai da!"
-Ta pertsona hoi ordun hemen ingurukoa izaten zan?
-Bai, hemen baserri inguru o, genealen errosarioa esateko ingurukok zeatzen zun.
-Ta gero, ordun, elizaa eamaten zan entierroako?
-Entierroako elizea.
-Ta nola eamaten zuen?
-Hemendiken bizkarrean lau launek. Hau, lokaztik zien, gaiñea, bide hau lokatza zan! Kamiñoa in bitarten, kamiñoa nik ez dakit /eztakit/, berrogei bat urte o hola die. Ta hemengo amona ta lehenao hil zien ta, hola, lau launek. Kaja bizkarren, behera. Ta gero handik kanposantura´re bai, elizen entierroa zeatuta.
-Ta, urrutiko baserrik baldin bazien o?
-A, urruti […]
-Bai, bastante. Biden deskantsuik iten al zuen o?
-Ez det /eztet/… Bueno, zeak izaten zittuen, hola, jartzeko behera palok bezela, ta deskantsue ingo zuen. Gizonezkok zeatzen zuen.
-Ta zein aukeratzen zan kaja eamateko?
-Kaja emateko… Guk lehen auzokok o. Attona zeak batzuk... Gero illobak eaman zuen amona, bere billobak. Billobak hazik orduako bazittuen ta, beren aldeko billobak. Ta genealen, hola, senidek baldin bazien sasoikok o, auzokon batek eo, hola.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia