Francok gerrako gastuak ordaindu behar zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ogia baino gehiago taloa jaten zen. Herriari entregatzen ez zitzaiona etxean jateko izaten zen. Francok gerrako zorrak ordaintzeko biltzen zituela gauzak esaten zuten; horregatik arrazoinamendua ezarri zuten. Olioaren ordez esne gaina erabiltzen zen. Txerria hiltzen zuten etxean.
- Proiektua: Lizartzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:03:01
- Erref: LIZ-001/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Ta ordun etxetan ze jaten zenduen? Talok gehio?
-Ekartzen zanen bai, taloa gehio ogie baiño. Ogie´re bai, garie itten zan etxen ta, baiño taloa gehigo. Egoardin jenealen ogie, baiño goizen ta gauen ta hoitan taloa. Ta hure zanen gustoa gaiñea! Kale alden hure bare´re zeatzen zien ta.
-Ta ordun baserritan entregatu ein behar, gaiñea, kartillakin ihotzeko gariya ta artoa, ta halare moldatzen ziñaten?
-Bueno, entreatu ez zan... Patata´re hoinbestetxu bat, ez zien dena entreatzen. Klaro, ta gaiñea jota´re orona´re bai ta... Entreatu ba al dakizu ordun zer? Esaten zuen, soldaduk eta kanpotiken ekarri zittun zeak, Francok. Eta han in zittula zorrak. Eta zor haik zeatzeko hemendik jendea kendu, eta handiken kendu olioa ta zeak, hoitatiken, ta honea. Ta hemen errazionamentun olioa ta.
-Ta estraperloko oliyua garesti?
-E?
-Estraperlon, oliyua garesti...
-Olioa bai. Olioa garai hartan goatzen zat nei, litro olioa hogei duro eo pagatu det /pagatuet/. Baiño, ahal zan bezela. Oain bezela ez zan txerri mantekaik-eta sobratzen, e? Manteka ta, zea, grasa zula ta olio, eo esnegaiñen zea botata ta. Eta kilo azukrea lau launentzako igual. Litro olioa hil guztiako. Errazionamentue. Ta bestela zeatzen zana, zea, asko pagatu behar. Razionamentun hure.
-Ordun, txerriya hiltzen zenduenian...
-Txerrik, bi txerri ta, beharko! Ordun, haren, badakizu, manteka izaten du ta! Hura gorde ta, handik...
-Nun gordetzen zenduen?
-Manteka, ordun, txarro, lurrezko txarrok-eta izaten zien, ta haitan. Txoixok´e bai. Txoixok´e lurrezko, hola, eltze haundiyetan, ta haitan manteka tarten ta sartu ta geo etxeako. Ta handik kutxarakaa manteka bota zeai ta, hola. Beharko! Ahal dan bezela.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!