Manolo Ibarguren Molinaga
Lizartza (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Legazpin jaio bazen ere, lau urterekin Lizartzara joan zen bizitzera aitak bertako zentralean lortu baitzuen lanpostua. Zazpi urte zituela, aita, Emeterio Ibarguren nazionalista zela-eta, fusil batez zauritu eta errekaz erreka alde egitea lortu zuen. Hiru urte beranduago hil zen. Handik lau urtera, Martzelina Bolinaga, ama, galdu zuen. Hala, 14 urterekin umezurtz geratu zen beste lau seniderekin batera, tartean, Kaxiano soinujole ezaguna. Beharrari erantzunez, morroitzan aritu zen Martutenen lehenik eta Hernanin gero. Lan egiteko baimena lortzean, Txaramako 'Araxes' paper-fabrikan hasi zen lanean. Kaxiano anaia bezala, soinujolea zen Manolo ere. Morroitzan irabazitako txanponekin erosi zuen lehen soinua, eta harrezkero plazaz plaza aritu zen inguruko herrietako giroa berotzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LIZ-003 | 2011 | Lizartzako ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute