Ikastola prefabrikatuko lehenengo ikasleetako bat izan zen
Hizlaria(k):
Agirretxe Mitxelena, Joxe Luix
1973an hasi zen Lezoko ikastolan ikasten. Ikastola, egurrezko eraikin prefabrikatu bat zen, plazatik gora igotzen zegoena. Burdinezko ate berde astun bat zuen ikastolak. Belardi baten erdian zegoen. Gurasoek bultzatutako eraikina izan zen. Asun Larrea eta Agustina Pontesta izan ziren bere lehenengo irakasleak. Gero, Markox Zabaleta eta Elena Mendia izan zituen irakasle. Urtebete t'erdiz, ikastolak Beraunen zuen lokal batean ikasi zuen eta handik Pasaia-Lezo lizeora pasatu zen.
- Proiektua: Badiako ikastola txikiak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2025(e)ko apirilaren 15a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: LEZ-122/005
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!