Lezo (Gipuzkoa)

Harraska erreka zuloan

Harraska erreka zuloan <p>Beti ezagutu izan zuen Maritxuk argindarra jaiotetxean. Harraska erreka zulo batean omen zuten, eta gehienetan Maritxu joaten zen arropa garbitzera. Lehortzeko zelaian zabaltzen zuten gero, egun erdiz edo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-036-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beti ezagutu izan zuen Maritxuk argindarra jaiotetxean. Harraska erreka zulo batean omen zuten, eta gehienetan Maritxu joaten zen arropa garbitzera. Lehortzeko zelaian zabaltzen zuten gero, egun erdiz edo.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta argiya, bazenuten argiya baserriyan?
- Bai. Argiya beti... argiya ezagutu det nik.
- Beti ezagutu dezu.
- Bai.
- Baiño garbiketak-eta iteko?
- Hor beheko erreka-zulo batin giñun erropa garbitzeko tokiya, labadora, labadoria.
- Labaderua.
- Bai.
- Eta juten ziñan zu arropa garbitzea?
- Bai. Gehiena neri tokatzen zitzaiten.
- Zuk garbitzen zenun? Ta, nola, nola izaten zan arropa garbitze hori? Arropa hartu eta...
- Arropa, lehenbiziko, beratu etxian, zinka haundi batin. Lejia pixka bat eta jaboia botata, ur epelakin. Ta gero han guri-guri izaten zen ta morroskatu harrian. Hiru harri zian. Morroskatu dena.
- Arropak denak banaka-bakana.
- Bai, bai. Garbittu, gero jaboia eman berriz, [uretik pasa] ta jaboia eman, ta berdian, zelaian, zelaian jarri mantxak-eta kentzeko ta. Txuri-txuri itten zen zelaian.
- Orduan, han labaderuan frotatu edo...
- Eskuz garbittu. Bai.
- ... marruskatu iten zan.
- Holako harri batzuk zian ta frotatu iten zen han.
- Eta gero jaboia kendu iten zenion arropari? Aklaratu ere bai han bertan iten zan?
- Bai, bertan. Ta gero, berdian, jaboiez bete ta berdian zabaldu. Txuri-txuri itten zen gero, berdian.
- Eta ze iten zenuten, berdian zabaldu egunez edo gauez?
- Igual, egunez igual. Ta egualdi ona baldin bazen, gabian'e bai. Gabeko serenuk'e txuritu itten zun.
- Ta ze edukitzen zenuten han, ordu batzutan?
- Bai.
- Horrela... denbora luze xamar bat euki behar izaten zan?
- Bai. Egun erdi bat edo bai.
- Eta, gero berriz?
- Berriz'e erreka eman ta astindu, garbittu. Ta lehortzera gero. Bi egun pasatzen genittun. Orain labadoran ordu erdi baten iña dao, biño...
- Arropa garbitzen hasi, ta arropa zabaltzeako egun bat pasatzen zan?
- Bai. Gehiago igual askotan. Horrela, berdian-ta eukitzen [...].
- Ta arropa txuriya ta kolorezkua berdin garbitzen zen?
- Bai, igual.
- Igual? Jaboi berdiña erabiltzen zenuten eta...
- Bai, [...] eman denei ta.
- Jaboi bat bakarra egongo zan orduan, ez?
- Chimbo ta Lagarto ta bazien.
- Hoitakuak?
- Bai.
- Baserrian bertan jaboia iten al zan?
- Bai, itten zen, bai. Nunbaitt´e itten zien. Hona saltzera etortzen zien, guek ez.
- Zuek ez zenuten... zuek erosi iten zenuten.
- Erosi, bai.
- Baiño Chimbo eta Lagarto hoitakua, ez? Trozokua.
- Bai. Beste zera trozo bat zan, guri xamarra. Lezoko andre bat etortzen zen saltzera.
- Ta arropa garbi-garbiya gelditzen zan ordun?
- Bai.
- Gero arropa jaso, lehortzen zanian jaso...
- Lehortzen zanin, jaso.
- ... eta plantxatu edo jaso edo...?
- Jaso. Horrela, janzteko espezialak ez zianian ez zian plantxatzen.
- Baiño tarteka plantxatu're bai.
- Bai.
- Zer plantxatzen zenun?
- Laneko arropak eta denak.
- E?
- Laneko arropak-eta plantxatu.
- Plantxatu.
- Kanpora joan behar zien erropak.
- Ta ze plantxakin?
- Orduan zen... denboa batin zien... su gaiñin, plantxa beltz batzuk su gaiñin berotzen zian. Oan bezela ez zen entxufin sartuta.
- Eta ze su zenuten zuek baserrian?
- Ekonomika.
- Ekonomika zan? Txapa?
- Bai.
- Han berotzen zan plantxa?
- Plantxa? Bai.
- Eta harekin plantxatzen zan.
- Plantxatu.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia