Gobara eta plantxa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-030-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arropa lehortu ostean, kalean ibiltzeko arropa plantxatzen zuten. Plantxa suan berotzen zuten. Gobara ez zuten egunero egiten. Lehen maindireak zuriak izan ohi ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 12a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: LEZ-030/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Eta behin arropa lehortuta, ohittura bazen plantxatzeko?
- Ez oain beste ez. Bidian ibilli behar zenuna bai, baiño lantegiko arropa ez, ez. Biño bidian ibiltzen zenuna bai, beti. Ta itsaso munduan ez zen entxufeikan, bueno entxufia bai biñon esaten dezuna elektrikoik´e gutxi zen. Orduan, oaindikan'e. Ta hantxe, suan berotu, bi eo hiru bagenittun, berotu, plantxatu, jarri hoztutzian bestia geo.
- Baiño ez zan izaten kolada hoi. Nola deitzen zenioten arropa garbitze horri?
- Guara.
- Guara. Guara ez zen eunero iten?
- Ez, ez, maindiriak eta hoik pues astian behin oain itten dittugun bezela, astian behin. Goara ta geo lanbata, lanbatian jaia, ez zen jai izaten, lana itten zen eta orduban, etortzen zirenen lanetikan'e har´e arropa garbitzea. Etxian ez baldin bazen urik, "Amona!" "Bai, etorri!". Ta amonarena jeitsi eta kitto.
- Ta geo maindiriak eta in ber zianian?
- Haik ez, itxian. Bai, goizian jeikita o askotan gauerdiyan´e igual jeiki ama ta zeatuta arropa garbittu. Urakin gaizki ibiltzen giñan.
- Bai. Eske, klaro maindiriak eta lan asko izango zuten?
- Eta ohi asko, lau ohi ibiltzen genittun-ta. Ta zortzi maindire. Ta geo udak diela-ta.
- Eta orduan, dana etxeko arropa hoi eta azpiko arropa ta beti txuriya izaten zan, ez?
- Txuri, txuri, beti. Orduan, ez zen maindirek kolorezkoik ta felpaizkoik eta deus ez , dena beste terralik´e ez. Dena algodoia. Fabrika haundiko maindiria.
- Eta bordatuak-ta horrela izaten zian-o?
- Bai, ez oain hainbeste bueno oain ez, oain ez dute nahi gaiñea bordatuikan in. Biño letra hutsakin'e asko. Euneroko zeak asko, letra hutsa bakarrakin asko.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!