Xexili Pikabea Zuloaga
Lezo (Gipuzkoa) (1920)
Biografia
Lezoko Kale Nagusian jaio zen, Gurutze Santuaren Plazaren ondoan. Hamalau anai-arreba ziren, bi aldiz izan zituen bizkiak amak, lehendabizikoak jaio eta berehala hil ziren. Ama eta aita Lezokoak ziren: ama Gabiri baserrikoa zen eta aita kalekoa. Klarinete-jotzailea zen aita, herriko bandan jotzen zuen. Lezoko "Real Compañía Astuariana" fabrikan egiten zuen lan eta baserritarrek pentsuak erosi eta banatzeko zuten kooperatiban kontuak eramaten zituen. Xexili txikitan etxe aurrean bizi zen Roxarenera eramaten zuten. Roxarenean josten zieten arropa. Han ikasi zuen Xexilik puntuzko jertseak, bufandak eta kaikuak egiten. Hamalau urterekin eskola utzi eta Donostiako Narrika kalean hasi zen neskame. 1936ko gerra hasi zenean amak etxean gelditzeko esan zion. Gero, Errenteriako Lino fabrikan hasi zen lanean eta ezkondu eta gero ere jarraitu zuen 32 urte bete arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-005 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
LEZ-048 | 1998 | Lezoko hizkeraren grabaketak | Joxe Luix Agirretxe - Imanol Esnaola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Aitaren nortasuna | |
2 | Aitak kontabilitatea eramaten zuen | |
3 | Portuan abesten | |
4 | Orduko abesti bat | |
5 | Gerra hasiera |