Nikolas Lopetegi Aiestaran

Lezo (Gipuzkoa) (1924-2017)

Biografia

Lezoko Herriondo bailarako Miura baserrian jaio zen Nikolas. Ama Miurakoa zuen; eta aita, berriz, Olamarta baserrikoa. Ez egunero, baina tarteka, abisatzen ziotenean, Pasai Antxoko portuan egiten zuen lan aitak. Lanpernak ere hartzen zituen Jaizkibel atzeko arroketan. Bildutako lanpernak Donostiara eramaten zituen amak, bertako hoteletan eta jatetxeetan saltzera. Zazpi bat urte zituenerako, aitari laguntzen zion baserriko lanetan, behiak zaintzen... Astelehenetan, Irungo feriara joaten zen aitarekin eta amarekin, baserrian hazitako txerrikumeak saltzera. Tarteka, Oiartzungo astelehenetako feriara ere joaten ziren. Lezoko Gurutze Santuaren plazan zegoen eskolan ibili zen Nikolas: Irene Gezala izan zuen irakasle, eta euskaraz ikasten zuten. Hogei urterekin, soldadu eraman zuten; beste hainbat euskaldunekin batera, Burgosen, Jakan, Leridan eta Valle de Aranen egin zituen egonaldiak; Pirinio ingurukoak oso baldintza gogorretan egin zituzten, elur eta izotz artean. Ia hiru urtez egon zen soldadu. Soldadutzatik bueltan, Pasai Antxoko portuan aritu zen lanean eta gero 38 urtez Errenteriako Papeleran, bertan jubilatu zen arte. Lopene baserriko Anselma Salaberriarekin ezkondu zen, Miuran jarri ziren bizitzen, eta baserriko lana paper-lantegikoarekin batera eraman izan du. Bere amaren kantuzaletasuna eta ahots ederra ditu gogoan. Amona ere kantaria zuen, herrian abeslaria behar zutenean bere amonari deitzen ziotela gogoan du. Seme-alabekin bizi da Miuran.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-025 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita portuan lanean edo arroketan lanperna bila Bideoaren ikonoa
2 Industrien kutsaduraren erruz, fruta erabat galdu zen Bideoaren ikonoa
3 Lehengo sagardoa, naturalagoa Bideoaren ikonoa
4 Etxean sagardoa soberan Bideoaren ikonoa
5 Pitarra edateko ohitura Bideoaren ikonoa
6 Bordatxo sagardotegiaren merezitako ospe ona Bideoaren ikonoa
7 Gerra aurreko umore ederra Bideoaren ikonoa
8 'Txirrita' "Gure Borda"ra etorri zeneko anekdota Bideoaren ikonoa
9 Ama eta hiru semeak gerran fusilatu zituzteneko izugarrikeria Bideoaren ikonoa
10 Gerrako izugarrikerien aurrean, beldurra Bideoaren ikonoa
11 Ikurrina, gerrikoa eta tiroa Bideoaren ikonoa
12 Borroka Lezora iritsi zeneko ondorioak Bideoaren ikonoa
13 Hain gutxi behar zen fusilatzeko... Bideoaren ikonoa
14 Soldaduak etxean, eta beraiek aitaren baserrian Bideoaren ikonoa
15 Ustezko lagunaren mehatxua Bideoaren ikonoa
16 Langileen Batailoiko langileek pasatako miseriak Bideoaren ikonoa
17 Langileen Batailoikoak etxean, babes bila Bideoaren ikonoa
18 Kapitainaren eta bikarioaren arteko liskarra Bideoaren ikonoa
19 Baserriko lanaz gain, kanpoan ere lanean aritutakoa Bideoaren ikonoa
20 Guadalupen ezkontzeagatik, bikoitza ordaindu behar Bideoaren ikonoa
21 Kanpotik etorritako jendea, beste mundu batekoa Bideoaren ikonoa
22 Soldadutzan, euskaldunei jarritako tranpa Bideoaren ikonoa
23 Melokotoia hartzeagatik, biziarekin ordaindu behar Bideoaren ikonoa
24 Soldadutzako kapitainak euskaldunak zituen begiko Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
25 Soldadutzan, sukaldeko arduradun izan zen Bideoaren ikonoa
26 Ezkioko Ama Birjinaren aurrean egindako iragarpen harrigarriak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia