Lezo (Gipuzkoa)

Soldadutzako kapitainak euskaldunak zituen begiko

Soldadutzako kapitainak euskaldunak zituen begiko <p>Francoren garaian, euskaraz egiten zuten, erdaraz ez baitzekiten; baita soldadutzan ere. Soldadutzako kapitain bat beti euskaldunekin joaten zen, nahiz eta euskaraz hitzik jakin ez. Soldadutzan, euskaldunak euskaldunekin elkartzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-025-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Francoren garaian, euskaraz egiten zuten, erdaraz ez baitzekiten; baita soldadutzan ere. Soldadutzako kapitain bat beti euskaldunekin joaten zen, nahiz eta euskaraz hitzik jakin ez. Soldadutzan, euskaldunak euskaldunekin elkartzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Soldadu ziñetala euskeraz aritzen ziñaten zuen artian?
- Bai, bai, bai gu asko giñen euskaldunak. Euskaldunak aritzen giñan, ez zen iñun deus esaten, ez zuten iñon... [...]
- Baño bazekiten euskaldunak ziñatela?
- A bai bazekiten, geo kapitaiña genun denbo askuan, Burgosko bat, solterua zen, mutil balentia zen, Burguskua. Harrek bazun kapritxua’re, gu [...] ta iñoa jun ber ez zun, beti euskaldunakin! Beti euskaldunakin joten zan! Beti! Mendira, ta, geo beste zea zun, igela bat, igela zer dan badakizu? Zea erreketan ta [...] zapua bezala...
- A bai, igela bai.
-Halakuk gustatzen zitzaion, [...] re asko, ta gabian linternak hartu ta, beti euskaldunakin! Kastillano bat ez zun eamaten, beiñere! Beti euskaldunakin! Ze kapritxosua e?
- Ta zuek ze ibiltzen ziñaten, euskaldunak...zuen...elkarrekin?
- Bai. Gehinian bai, euskaldunak juntatzen giñan. Kastellanuk, Madrideko jendiakin asko. Beti hala zen, “mira un [...] vasco, mira unos vascos”. Gu beti euskaldunak juntatze giñan.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia