Martzelino Legorburu Manterola ArgiƱene

Lezo (Gipuzkoa) (1933-2014)

Biografia

Martzelino bertsolaria da,"Argiñene" goitizenekoa, Gaintxurizketagoikoa bailarako Argiñene baserrian jaio zen eta bertan bizi izan da beti. Aita Argiñenekoa zen, ama berriz alboko baserri batekoa. Zortzi urtetarako behiak jezten erakutsi zion aitonak, segan ere aritzen zen haurra zela. Gutxi ibili zen eskolan, arratsaldez joaten ziren mutilak eskolara, goizez neskak. Zenbaitetan baserrian lana bazegoen, amak lanean gelditzeko esaten zion. Gazteleraz izaten zen eskola baina dotrina euskaraz ikasi zuen. Eskola bukatuta baserriko lanetan aritu zen, hori zuen bere lana. Senideak artazuriketan ganbaran biltzen zirenean berriketan eta kantuan aritzen ziren, bertso zaharrak kantatzen askotan. Beharbada hortik datorkio Martzelinori bertsotan egiteko afizioa, behin baino gehiagotan aritu da jendaurrean kantari eta bertso-paperetan ere sorta ugari ditu eginak. Gaztetako igandetako bilerak eta dantzaldiak bukatuta, neska-laguntzatik bueltatuta, koadrila berriz elkartu eta Irungo Landetxa auzoko Larrea tabernan aritzen ziren bertsotan. Ezkondu eta gero Niessen fabrikan hasi zen lanean, Errenteria-Oreretan. Baserriko lanarekin tartekatu zuen fabrikakoa jubilatu arte. Bi alaba izan zituen. Denbora librean, baserriko tresnak egiten zituen miniaturan baita meta txikiak ere. Oiartzungo Karrikako bertso-eskolan ibilitakoa da.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-012 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Belar-metak nola egin Bideoaren ikonoa
2 Belar-metak zein urte sasoitan Bideoaren ikonoa
3 Belar-metak zertarako? Bideoaren ikonoa
4 Udan belar lehorraren beharrik ez Bideoaren ikonoa
5 Erremolatxa eta arbia Bideoaren ikonoa
6 Otea ganaduarentzat Bideoaren ikonoa
7 Belarra etxeratzen Bideoaren ikonoa
8 Gurdiaren hainbat atal Bideoaren ikonoa
9 Baserriko lanik nekezena Bideoaren ikonoa
10 Garle garraio Bideoaren ikonoa
11 Kupela garbitzen Bideoaren ikonoa
12 Bostortza Bideoaren ikonoa
13 Idi-apustuak Bideoaren ikonoa
14 Zaldi-proba Bideoaren ikonoa
15 Gaur egungo apustuak Bideoaren ikonoa
16 Idiak demarako prestatzen Bideoaren ikonoa
17 Idiaren partez traktorea Bideoaren ikonoa
18 Baserri mundua miniaturan Bideoaren ikonoa
19 Belar-meta miniaturak egiten Bideoaren ikonoa
20 San Tomasetako feria Bideoaren ikonoa
21 Egungo Lezoko San Tomasetako feriaren hastapenak Bideoaren ikonoa
22 San Tomasetako feriako untxiak Bideoaren ikonoa
23 Garai bateko "eskela" ahoz ahoko abisua izaten zen Bideoaren ikonoa
24 Hilkutxa bizkarrean Bideoaren ikonoa
25 Elizatik kanposantura Bideoaren ikonoa
26 Alabak etxean bertan jaioak Bideoaren ikonoa
27 Bataio ospakizuna Bideoaren ikonoa
28 Atso-lorra Bideoaren ikonoa
29 Bideak auzolanean konpontzen Bideoaren ikonoa
30 Lezo eta Hondarribia Bideoaren ikonoa
31 Belarra ebakitzen elkarlanean Bideoaren ikonoa
32 Enkarguz jarritako bertsoak Bideoaren ikonoa
33 Lezoko Literatur Lehiaketan lehen saria Bideoaren ikonoa
34 Martzelinoren lehen bertsoa Bideoaren ikonoa
35 Bertsolariak entzutea zen festarik handiena guretzat Bideoaren ikonoa
36 Bertsopaperak salgai Bideoaren ikonoa
37 Bat bateko bertsoa entzun eta buruan hartzea zaila da Bideoaren ikonoa
38 'Txirrita' eta 'Basarri'ren bertsoak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia