Margari Goia Artola
Lezo (Gipuzkoa) (1946)
Biografia
Lezoko Alaietxe etxean jaioa, Kale Nagusian. Ama Lezokoa zuen eta aita, berriz, Zeraingoa. 8 senidetan laugarrena izan zen (11 izan ziren guztira, baina lehenego hirurak oso umetan hil ziren). Eskola publikoan ibili zen, eta josten ere ikasi zuen, Errenteriako jostun batekin. 14 urterekin Errenteriako manta lantegian hasi zen lanean. Dendari moduan ere jardun zuen aldi batean, Errenterian bertan. 1973. urtean Lizarrako mutil batekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Senarra Lizarrakoa bazen ere, Lezora joan zen bizitzera eta laborategi batean hasi zen lanean. Mendira joatea izan du zaletasun gaztetatik. Bere ahizpa zaharrena, Arantxa Goia, ere elkarrizketatu genuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-087 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute