Manuel Lopetegi Legorburu
Lezo (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Lezoko Burruntene baserrian jaio zen Manuel. Berak hamar urte bete zituen arte, han bizitu ziren. Handik Herriko-Etxe baserrira aldatu ziren; eta, orain, beste bi anai-arrebarekin bizi da bertan. Aita Burruntenekoa zen; eta ama, berriz, Herriko-Etxekoa. Aitak Pasai Antxoko portuan egiten zuen lan, baina ez beti, lana zegoenean baizik; bestela, baserrian aritzen zen. Ama esnea saltzera joaten zen goizero Antxora. Hamalau urtera arte, Errenteriako fraideetan ibili zen eskolan; eta, gero, baserrian aitarekin eta anaiekin batera. Baina Manuel urte askoan arotza izan zen Pasai-Donibaneko Clemente-Goldarazena aroztegian. Baxurako arrantzontziak egiten zituzten egurrez, hainbat herritako armadoreentzat; besteak beste, Donibane, San Pedro, Hondarribia eta Oriokoentzat. Itsasontziak oso-osorik egurrez eraikitzen zituzten hasierako urteetan; gerora, material berriak erabiltzen hasi ziren; eta, Manuelek berrogei bat urte zituela, utzi egin zioten egurrezko itsasontziak egiteari. Aroztegian itsasontziekin lanean jarraitu zuten, konponketak egiten edota itsasontzi barruko frigorifikoak egiten, horiek egurrez egiten baitziren. Aroztegian aritu zen Manuel jubilatu arte, aldi berean baserriko lanari eutsiz: goizean, behiak jetzi ondoren joaten zen lanera, eta lanetik bueltan beti zituen baserrian eginbeharrak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-016 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
LEZ-066 | 2016 | San Ignacio ikastetxea. Ahozko ondarea jasotzen | Paula Aizpiolea - Olatz Lopetegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute