Mañoli Pikabea Zuloaga

Lezo (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

Lezoko Kale Nagusian jaio zen. Gurasoak Lezokoak ziren; aitak pintura-fabrikan egiten zuen lan eta musikaria zen, Lezoko bandan jotzen zuen. Oso kantuzaleak ziren etxean eta hamalau anai-arrebek asko kantatzen zuten; Mañolik, memoriak huts egiten badio ere, kanturako ahots ona gordetzen du oraindik. Lezoko jostuna izan da Mañoli. Hamalau urterekin utzi zuen eskola eta neskame joan zen Donostiara. Gero, Donibaneko Pisben aritu zen arrainarekin lanean, baita Errenteriako Fabrika Haundia deitzen zutenean eta Olibeteko gaileta-fabrikan ere. Bitartean, josten ikastera joaten zen Agustina Aierdi Cobos jostunarengana, eta pixkanaka kanporako lanak egiten hasi zen etxean: soinekoak, galtzak, andregai-soinekoak... Berrogei urte zituela ezkondu zen lezoar batekin eta bi alaba ditu. Urte askoan egin zuen arropa kanporako eta elkarrizketa garaian ere, oraindik ez zion josteari erabat utzi.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-014 2009 Euskal Herriko Ahotsak
LEZ-048 1998 Lezoko hizkeraren grabaketak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Nahiz eta kalean bizi, bazuten baratzea Bideoaren ikonoa
2 Agustina Aierdik erakutsi zion josten Bideoaren ikonoa
3 Arropak josteko prozesua Bideoaren ikonoa
4 Emaztegaientzako soinekoak Bideoaren ikonoa
5 "Poxpolinak" kanta Bideoaren ikonoa
6 Lezoko eskola Bideoaren ikonoa
7 Pysbe, Lino eta Olibeten lan egindakoa Bideoaren ikonoa
8 "Lezoko herria" ereserkia Bideoaren ikonoa
9 "Han urrun etxe poxpola" kanta Bideoaren ikonoa
10 "Aita San Pedrokua" kanta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia