Maite Munarriz Cordero
Lezo (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Lezoko Donibane kalean jaio zen. Ama Lezokoa zuen; eta aita, Castejongoa, haurra zela, familiarekin Lezora etorria. Castejongoak izanagatik, anai-arreba guztiek ikasi zuten euskaraz. Maitek bi urte zituela hil zitzaien aita, eta ama hiru seme-alabekin geratu zen alargun. Familia aurrera ateratzeko, lan asko egin behar izan zuen amak: Atxaneko txapa-fabrikan aritu zen lanean, eta herriko plazan zegoen Gure Borda tabernara ere joaten zen tarteka, sukaldean laguntzera. Oso berezia eta arduratsua omen zen garbitasun-lanetan eta etxe batzuetatik deitzen zioten hartan laguntzera joan zedin. Maite gaztea zela, bere lagun batek eta biak beren anaiekin dantza egin zutela eta, zinta morea jarri omen zieten, bekatu egin omen zutelako; baina Maitek eta bere lagunak "Hijas de Maria" deitzen zuten neska gazteen kongregaziotik ateratzea erabaki zuten, zentzugabekeria zela iritzita. Eskabetxerian egin zuen lan lehendabizi Maitek; gero, Atxaneko txapa-fabrikan, 12 urtez. 1956an ezkondu zen; eta, ezkondu ondoren, koinatuaren paper- eta pintura-dendan aritu zen lanean urte luzez, erretiroa hartu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-020 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute