Juani Urkizu Arbelaitz
Lezo (Gipuzkoa) (1948)
Biografia
Donibane kalean jaioa, bost senidetan gazteena izan zen. Ama Errenteriako Borda baserrikoa zuen eta aita, berriz, Lezoko Borda baserrikoa. Kalera ezkondu ziren gurasoak. Ama neskame joan zen herriko etxe batera eta aita arotza zen: Pasaiako ontziolan egiten zuen lana. Ezkondu ondoren ere lanean jarraitu zuen amak, interina bezala. Juaniren bi anai zaharrenak apaiz egin ziren. Hirugarrenak aitaren ogibidearekin jarraitu zuen. Ahizpa 11 urterekin hasi zen lanean, eta Juanik (5 urte gazteagoa) ikasten jarraitzeko aukera izan zuen. Guraso Elkarteak eskola sortu zuen, eta, irakasle euskaldunen beharra zegoenez, Batxilergoa egitera animatu zuten. Ondoren Magisteritza ikasi zuen Donostian. Guraso Elkartea eskolan hasi zen lanean, 3 urteko 40 umerekin. Denborarekin, eskola horrek herri eskolarekin egin zuen bat, eta bertan Haur Hezkuntzako irakasle moduan segitu zuen Juanik. Herri eskolako zuzendari ere izan zen zazpi urtean, erretiroa hartu zuen arte. Lezoko Joxe Mari Salaberriarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-092 | 2018 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute