Joxepa Salaberria Lazkano
Lezo (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Lezoko Arretxene baserrian jaio zen. Aita lezoarra zuen eta ama Debako Lasturkoa; hamaika senidetan laugarrena da bera. Animalia ugari zuten baserrian eta lan asko izaten zen. Baratzean barazki ugari izaten zuten eta fruitu asko ematen zuten zuhaitzak zituzten. Hortaz, ahizpa eta bera askotan joaten ziren Errenteriako merkatura etxean behar ez zutena saltzera. Horrez gain, sagardo asko egiten zen Arretxenen eta saldu egiten zuten. Ezkondu arte torloju-lantegian errebisatzaile lanetan aritu zen Joxepa, baina ezkondu ondoren lana uztera behartzen zuten garai hartan eta pena handiz utzi zuen bere lanpostua.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-063 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Irati Odriozola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute